Urteko artxiboak: 2017
UEMAren Berripapera (45. zenbakia, 2017ko uztaila)
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera. 99.000 aleko tirada izan du zenbaki honek. 2017ko uztaileko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen...
Irakurri osorik »
Euskara turismo eskaintzaren erdigunera ekartzeko zenbait ekimen, udalerri euskaldunetan
· Euskara turismo eskaintzan nabarmentzeko eta babesteko lanean hasi dira UEMAko hainbat herri. · Nafarroako Gobernuak ere urrats aitzindaria eman du Nafarroako Turismo Plan Estrategikoan berariaz aipatuz “euskara kultur ondare garrantzitsua eta berezia” dela, eta eskualde euskaldunetako hizkuntza errealitateari balioa eman...
Irakurri osorik »
UEMAk oso larritzat jo du Gipuzkoako euskara planaren aurkako sententzia
Gipuzkoako euskara planaren lau artikulu indargabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, euskara lehenesteak “koofizialtasunaren araua” urratzen duela argudiatuta “Jasotzaileak eremu soziolinguistiko eta herritar euskaldunak direnean” ere ez du onartzen euskaraz bakarrik aritzea, baina erabakiaren aurrean “sendotasuna eta ausardia” eskatu die UEMAk...
Irakurri osorik »
Igorre eta Gabiria ere UEMAko kide dira dagoeneko, Zestoan egin den batzar nagusiak onartu ostean
Urteko bigarren batzar nagusia egin du gaur Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Zestoan, eta bi udal berri onartu ditu: Igorre eta Gabiria. Bi hauekin, 84 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, guztien artean 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Udalerri euskaldunetako dozenaka eta...
Irakurri osorik »