Urteko artxiboak: 2017
Motibazio tailerra sortu du UEMAk, erdararako joera duten herritarrentzat
Herritarrak kontzientziatzeko ildoaren baitan, motibazio tailerra sortu du UEMAk, hainbat arrazoirengatik eguneroko bizimoduan erdararako joera duten herritarrentzat zein hizkuntzari buruzko kontzientzia berezirik ez duten herritarrentzat. Larunbat honetan eman zuten tailerra lehen aldiz UEMAko teknikariek Mallabian, bertako Udalak eta UEMAk antolatuta....
Irakurri osorik »
Karmele Aierbe: “Euskararen berreskurapenean eta normalizazioan jauzi berria emateko garaia da”.
Urtarrilaren 14an Larrabetzun egindako batzar nagusian, UEMAra batu ziren bost udal berri: Ataun, Areatza, Errezil, Larrabetzu eta Mendaro. Udal berrien izenean, batzar nagusian hitza hartu zuten Ataungo eta Areatzako euskara zinegotziek. Honakoa da, zehazki, Ataungo euskara zinegotzi Karmele Aierbek esandakoa:...
Irakurri osorik »
Larrabetzu, Ataun, Errezil, Mendaro eta Areatza UEMAra batu dira gaur
Batzar Nagusia egin du gaur UEMAk Larrabetzun, eta 5 udalen eskaera berriak onartu dituzte. 82 udaletara heldu da UEMA, denen artean 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz [Mendaro, Larrabetzu, Areatza, Errezil eta Ataungo udal ordezkariak, batzar nagusiak UEMAko kide onartu ostean....
Irakurri osorik »
Iñigo Gaztelu: “UEMAn sartzea: beharra eta ohorea”
Larrabetzuko alkate Iñigo Gazteluk gaurko prentsaurreko agerraldian irakurritako testua da honakoa: “Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua. Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen duen helburua; helburu ilusionagarria; denoi dei egiten digun helburua: norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi...
Irakurri osorik »