Hasiera » argitalpenak » UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak

UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak

UEMAk eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak neurtu ditu 2017an. Txostenaren ondorio eta zertzelada nagusiak Olatz Altunak aurkeztu zituen herenegun Donostian, Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak jardunaldiaren baitan.

Hemen txostena osorik, bere horretan.
· Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea, 2017 (PDFa, 7Mb).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aztertutako 76 udalerrietan, guztira 54.715 elkarrizketa behatu dituzte azken hilabeteotan. 159.476 solaskide orotara. Herri horietako biztanleen %68. Euskararen ezagutza, udalerri horietan, %74koa da. Kale erabilera, berriz, %61,5ekoa.

Udal tipologiaren arabera, ordea, erabilera maila aldatu egiten dela erakusten du azterketak. Demografikoki zenbat eta handiagoak izan herriak, erabilerak behera egiten du oro har. Baina baita ezagutzaren arabera ere. Ezagutza %60 eta %80 artean duten herri gehienetan, erabilerak behera egiten du, %50 ingurura. “Erdiak gazteleraz aritzen badira kalean, nekez esan daiteke herri horiek arnasgune direnik”,  nabarmendu zuen txostenaren aurkezpenean Olatz Altunak.

Datuen eta “zenbaki saltsaren” ondoren ondorio modura, zenbait puntu nabarmendu zituen:
· Aztertutako 76 udalerrietan, solaskideen %65 entzun da euskaraz.
· Ezagutza %90etik gora den herrietan, adin tarteetan ez dago alderik.
· %65-80ko ezagutza duten herrietan, alde dago haurren eta helduen artean, eta ezagutzak oro har behera egiten du %50 ingurura.
· Ezagutza eta erabileraren arteko korrelazioa herriak tipologiaren arabera sailkatuta argiago ikusten da. 
· Erabileran eragiten duten datuak eta faktoreak aztertu beharko lirateke aurrerantzean, datu estatistikoak eta soziolinguistikoak uztartuz.

Berria egunkariak honako grafiko honetan bildu zituen atzo txostenaren datu nagusiak:

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Los municipios con más euskaldunes precisan de políticas lingüísticas propias (El Diario Vasco, 2017-11-23).
· Herri euskaldunak eta arnasguneak (Berria, 2017-11-23).
· Herri euskaldunen kaleko hatsa (Berria, 2017-11-23).
· Udalerri euskaldunenetan hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna gakoa dela nabarmendu dute Erronkak jardunaldian (uema.eus, 2017-11-22).
· UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak euskararen kaleko erabilera neurtu dute (Urola Kostako Hitza, 2017-11-23).
· Euskararen kale erabilera %74koa da batez beste eskualdeko zazpi herritan (Urola Kostako Hitza, 2017-12-01).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.