Hasiera » komunikazioa » Telegramen kanala zabaldu du UEMAk

Telegramen kanala zabaldu du UEMAk

Udalerri euskaldunei buruzko informazioa gehiago zabaldu nahian, Telegramen kanala sortu du UEMAk. t.me/UEMAeus helbidean aurki daiteke, eta bertako kide egin, albisteak jasotzen hasteko. Telegram aplikazioan UEMAeus bilatuta ere gehitu daiteke komunitatera.

UEMAko kide diren 85 udaletako herritarrek urtean bi aldiz jasotzen dute UEMAren Berripapera postontzian. Zenbaki bakoitzean, 8 orrialdeko berripaperaren 100.000 ale baino gehiago banatzen ditu UEMAk, eta hori da bertako kide diren udaletako 247.000 biztanleengana heltzeko duen modu zuzenena. Dena dela, teknologia berriek eta sare sozialek ematen duten aukera baliatuz, udalerri euskaldunetako informazioa etenik gabe ere zabaltzen du UEMAk, mankomunitatearen twitter, facebook eta instagram kontuetatik. Hartara, UEMAren kontuen jarraitzaileek egunero jaso dezakete udalerri euskaldunei buruzko informazioa.

Orain, mugikorretan informazioa jasotzeko ohitura gero eta gehiago ari denez hedatzen, Telegram kanala ere sortu du UEMAk, teknologia berrietan beste urrats bat eginez. Kanal honen bidez, astean gehienez hiruzpalau albiste zabaltzeko asmoa du UEMAk, udalerri euskaldunekin eta euskararekin lotutako kontu esanguratsuenak nabarmenduz.

 

Telegram

Telegram telefono mugikorretarako aplikazioa da. Mezularitza aplikazio moduan erabiltzen da oro har, Whatsapp bezala, baina kanal publikoak sortzeko aukera ere ematen duenez, gero eta gehiago ari da hedatzen informazioa partekatzeko, sare sozial modura, kanal batera gehitzen diren lagunen komunitateen bidez.

Telefono mugikorretan ez ezik, ordenagailuetan zein tabletetan ere erabil daiteke. Android, iOS eta Windows Phone gailuetarako prestatuta dago, eta ordenagailuan ere instalatu daiteke.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.