Hasiera » euskalduntzea » ‘Ikasi euskara herrian bertan’ kanpaina abiarazi du UEMAk, herri txikietan ere euskara ikasteko aukera bermatu nahian

‘Ikasi euskara herrian bertan’ kanpaina abiarazi du UEMAk, herri txikietan ere euskara ikasteko aukera bermatu nahian

Aurreko ikasturteetan zenbait herri txikitan jasotako erantzun ederra herri gehiagotara zabaldu nahi du, euskara ikasi nahi dutenek erraztasun guztiak izan ditzaten, zerbitzua herrian bertan eskainita

Ikasturte berria hastearekin batera, euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute. Ohi bezala, UEMAk bat egingo du aurten ere UEMAk, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana funtsezkoa dela iritzita. Izan ere, etorri berrien formazioan ez ezik, aspaldidanik gure artean bizi diren baina oraindik euskararik ez dakiten herritarren alfabetatzean ere nabarmen eragiten dute euskaltegiek. Herri txiki askotan, ordea, ez dago euskaltegirik, eta herri horietako biztanleek alboko herri handiagoetara joan behar izaten dute euskara ikastera.

Horren aurrean, 2017-2018 ikasturtean ere laguntza eskainiko du UEMAk herri txikietan. Batetik, herrian bertan ikasle taldeak sortzeko koordinazio-lana egingo du, beti ere eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean. Bestetik, diru-laguntzak jasotzeko arautegi, ordenantza eta antzekoen inguruko aholkularitza ere emango die udalei.

Orain arte bezala, urrats hauekin, herri txikien garapenean ere eragin nahi du UEMAk, bertako biztanleek zerbitzua herrian bertan izan dezaten ahaleginduz eta herri txikiak bizirik mantentzeko lan eginez. Era berean, euskalduntzeari ere ekarpena egiten dio, euskaltegien matrikulazio kanpainaren garrantzia nabarmenduz eta ikasle gehiago lortzen ahaleginduz. 

Ikasturte honetan ere, euskaltegirik ez duen herri txikiren batean bizi eta euskara ikasi nahi izanez gero, udalera jo beharko du herritarrak, eta ondoren UEMAk koordinatuko du herri horretan ikasle-taldea sortzeko egin beharrekoa, bai udalarekin eta bai eskualdeko euskaltegiekin.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.