Azken urteotan, udalerri euskaldunetako hainbat osasun-etxeetan ohikoa izan da mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatzea. Horren harira, eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeak osasun zerbitzuaren kalitatean nabarmen eragiten duela jakinda, UEMAk eta bertako kide diren udalek eskaera zehatzak egin izan dizkiote Osakidetzari eta Osasunbideari.
Aurten ere, UEMAk, bertako kide diren udalen izenean, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailetako arduradunei gaiari arreta berezia eskaintzeko eskatu die. UEMAko lehendakari Josu Labakak bi erakundeetara bidalitako idatzian, udalerri euskaldunen errealitatea kontuan hartzeko eta udalerri horietako herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko baliabideak jartzeko eskatu die:
“Biztanleen %70etik gora euskaldunak dira UEMAko udalerrietan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 71 udalerrik osatzen dute gure lurgunea, Nafarroako beste 13 udalerrirekin batera. Bizitza publikoan zein pribatuan euskaraz bizitzeko urratsak egiteko hautua egina dute udalerri horiek, euskara delako beraien izateko modua. Hori dela-eta, idatzi honen bidez eskatzen dugu kontuan hartzeko gure udalerrien izaera soziolinguistikoa, eta herritarrei euskaraz artatuak izateko eskubidea bermatzeko.
Osakidetzak berak ondo azaltzen duen bezala, erakundearen helburu nagusietakoa kalitatea da. Osasun sailburuak esana da medikuaren eta pazientearen arteko harremanean konfiantza eta enpatia lortzeko hizkuntza funtsezkoa dela, eta guztiz bat gatoz baieztapen horrekin.
Beraz, udako ordezkapenak egiteko, zerbitzua euskaraz eman dezaketen profesionalak jartzea eskatzen dugu. Batetik, herritarren eskubidea delako zerbitzu hori beraiek nahi duten hizkuntzan jasotzea; eta, bestetik, gure udalerrietako bizilagunak euskaraz bizi direlako, eta komunikatzeko modurik errazena eta erosoena euskara delako beraientzat”.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatu ditu berriro Osakidetzak (uema.eus, 2016-07-07).
· UEMAk salatu du Osakidetzak euskararik ez dakiten medikuak kontratatu dituela Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Seguran (Europa Press, 2016-07-07).
· Bi mediku erdaldunek egingo dituzte udako ordezkapenak Azpeitian eta Errezilen (Urola Kostako Hitza, 2016-07-07).
· Ordezkapenak egiteko euskaraz ez dakiten medikuak hartu ditu Osakidetzak (berria.eus, 2016-07-07).
· Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Seguran mediku ez euskaldunak kontratatu dituztela salatu dute(naiz.eus, 2016-07-07).
· UEMAk salatu du Osakidetzak mediku erdalduna kontratatu duela Aulestirako (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2016-07-07).
· Osakidetzak mediku erdaldunekin ordezkatu ditu euskaldunak (Argia, 2016-07-07).
· Mediku euskaldunen ordez, euskararik ez dakitenak (El Diario Vasco, 2016-07-07).
· Zerbitzua pazientearen hizkuntzan ematea da kalitatearen gakoa (uema.eus, 2016-07-05).
· UEMAk bat egin du Osakidetzaren kanpainarekin eta herritarrei dei egin die euskara hautatzeko osasun zerbitzu publikoan ere (uema.eus, 2017-03-21).
· Pediatria zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu dute Nafarroako zortzi udalek eta UEMAk (uema.eus, 2017-02-21).
· Euskal Herriko udalerririk euskaldunenetan 289 mediku eta pediatra daude, eta 73 ez dira gai euskaraz aritzeko. Lautik bat (uema.eus, 2016-10-14).
· Uemako kide diren herrietan, lau medikutik bat ez da gai euskaraz aritzeko (berria.eus, 2016-10-14).
· Udalerririk euskaldunenetan lau mediku eta pediatratik bat ez da euskaraz aritzeko gai (naiz.eus, 2016-10-14).
· UEMAko kide diren herrietako osasun etxeetako lau medikutik bat ez da gai euskaraz aritzeko(Europa Press, 2016-10-14).
· Bailaran ez dago bermatuta euskarazko osasun arreta (Urola Kostako Hitza, 2016-11-18).
· UEMAko herrietan mediku eta pediatra erdaldunak daudela salatu dute (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2016-11-03).
· UEMA: “Osasun arloko profesional berriak euskaldunak izan daitezela” (Tolosaldeko Ataria, 2016-11-03).
· Medikuen eta pediatren lautik bat ez da gai euskaraz egiteko (Argia, 2016-11-18).
· Anbulatorioan zerbitzua euskaraz kolokan (grafikoa, datu guztiekin) (Argia, 2016-11-18).