Hasiera » udalak » UEMAko kide izatea erabaki du Gabiriako Udalak

UEMAko kide izatea erabaki du Gabiriako Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu du Gabiriako Udalak, otsaileko udal osoko bilkuran hartutako erabakiarekin. Gaur egun, 82 udalek osatzen dute UEMA, eta 83. udala izango litzateke Gabiria, hurrengo batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean. 

2013an argitaratutako azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskaldunak %87,9 dira Gabirian. Indize altua da, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala, beheranzko joera islatzen dute datuek: 2001-2011 urteen artean 6,8 puntu egin baitzuen behera euskararen ezagutzak. Euskara lehen hizkuntza dutenen kopurua, berriz, %81 da gaur egun. 2001n, aldiz, %95 zen. Etxeko erabilerari dagokionez, azkenik, 2001eko %88,6tik gaur egungo %73,9ra egin du behera kopuruak. 

UEMAko kide izateko erabakiarekin, “Gabiriako Udalak euskara bultzatu nahi du. Kanpotik bizitzera joandakoei hizkuntza ohitura hartzen lagundu nahi diete, eta bertakoek utz ez dezaten lan egin”, Goierriko Hitzak gaurko zenbakian plazaratu duen moduan.

Gabiria, Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen herria da. 487 biztanle ditu. 2015eko udal hauteskundeetan, Gabiria Hautesle Elkartearen zerrenda bateratuak eskuratu zituen udaleko zazpi zinegotziak. Gabiria UEMAn sartzeko erabakiarekin, UEMAko kide den Goierriko 12. herria bihurtzen da Gabiria.

UEMAk urtarrilean egin zuen batzar nagusia, Larrabetzun, eta batzar hartan onartu zituen udal berrien eskaerak. Hurrengo batzar nagusia ekainean egitea aurreikusten du mankomunitateak, eta batzar horretan aztertuko dira udal berrien eskaerak.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· UEMA mankomunitatean sartzea erabaki du Gabiriako Udalak (Goierriko Hitza, 2017-03-01).

 

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.