Hasiera » 2016 » abendua

Hilabeteko artxiboak: abendua 2016


UEMAren Berripapera (44. zenbakia, 2016ko abendua)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 104.500 aleko tirada du. 2016ko abenduko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen...
Irakurri osorik »

“Aurten eman diren pauso sendoek balio dezatela urte berrian bide berriak jorratzeko”

UEMAko lehendakari Josu Labakaren kolaborazioa, Info7 irratiko Gureaz Blai saioan (2016-12-20). Audioa hemen entzungai: Josu Labaka, Info7 irratia, Gureaz Blai. “Aurten eman diren pauso sendoek balio dezatela sekula gehiago atzerantz ez egiteko, eta urte berrian bide berriak jorratzeko”. Urtearen amaiera...
Irakurri osorik »

Lau liburu, haur hezkuntzan euskararen arnasguneen garrantzia lantzeko

Euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua Haur Hezkuntzara ere zabalduko du UEMAk urte berriarekin batera. Horretarako, Miren Amurizak idatzi eta Katxiporreta kooperatibarekin elkarlanean landutako lau liburu berri erabiliko ditu, haurrak euskararen garrantziaz ohartu daitezen. Liburu bakoitzak gida didaktikoa ere izango du....
Irakurri osorik »

UEMAko kide izatea erabaki du Areatzako Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu zuen Areatzako Udalak pasa den abenduaren 1ean egindako udal osoko bilkuran. Udal Gobernua osatzen duten EH Bilduko bost zinegotzien aldeko botoarekin, eta EAJko lau zinegotzien abstentzioarekin hartu zuten erabakia. Areatzako Udalaren erabakia, azken asteotan heldu...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.