Hilabeteko artxiboak: azaroa 2016
UEMAko kide izatea erabaki du Larrabetzuko Udalak
Azken udal osoko bilkuretan Mendaro, Errezil eta Ataungo udalek hartutako erabaki berdina hartu zuen atzo Larrabetzuko Udalak ere: Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera sartzea. Urtarrilaren 14an egingo du UEMAk batzar nagusia, eta okerrik ezean orduan onartuko ditu udal berrien azken eskaerak. Mendaro,...
Irakurri osorik »
Euskarak Oiartzunen izandako bilakaera ikusarazteko eta herritarrak aktibatzeko tailerra izango da bihar
Oiartzungo Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta UEMAk antolatuta, 50 lagun baino gehiago elkartuko da bihar goizean Oiartzunen, euskararen arnasguneei buruzko tailer berezian. Martxoan egindakoaren segida izango da, eta euskararen bilakaera beherantz doala ohartuta, herritarrak horren inguruan kontzientziatzea eta ahalduntzea da...
Irakurri osorik »
Doakotasunarekin %57,8 egin du gora ikasle kopuruak Bortzirietako euskaltegietan
Irailaren hasieran, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin bat eginez, Euskarara doan bidea! kanpaina abiarazi zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, euskara ikastea doan eskainiz. Orain, kanpainaren emaitza aztertuta, balorazioa egin dute. Datua nabarmena da: doakotasunarekin, %57,8 egin du gora ikasle kopuruak ikasturte honetan Bortzirietako...
Irakurri osorik »
Errezilgo Udalak ere UEMAn sartzea eskatu du
Azken egunotan Mendaroko eta Ataungo udalek hartutako erabaki berdina hartu zuen atzo ilunabarrean Errezilgo Udalak ere: Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea. Zinegotzi guztien aldeko botoekin hartu zuten erabakia atzoko udal osoko bilkuran, eta UEMAren batzar nagusiak onartu beharko du orain...
Irakurri osorik »