Hasiera » arnasguneak » Euskararen arnasguneei buruzko tailerrak izango dira azaroaren 5ean eta 12an Legorretan

Euskararen arnasguneei buruzko tailerrak izango dira azaroaren 5ean eta 12an Legorretan

Azaroaren 5ean eta 12an egingo dira saioak, udaletxeko udalbatzar aretoan, 11:00etan hasita, UEMAk, Elegunea euskara elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta.

Iturria: Legorretako Udala.

Herritar guztiak daude gonbidatuta tailerretara, eta garrantzitsua da parte hartzea. Izan ere, besteak beste, euskararen eta haren erabileraren, garapenaren zein transmisioaren inguruan herritarrek dituzten kezkak, iritziak eta ekarpenak jasotzeko balioko dute saioek. Herriko datuak ere aztertuko dira; eta, behin tokiko egoera marraztuta, Legorretan zer ahulgune dauden eta haietan lana nola egin daitekeen finkatuko dute.

UEMAko kidea da Legorreta maiatzetik, eta mankomunitateko gainontzeko udalerrietan bezala, %70etik gorakoa da euskaldunen indizea. Kasu honetan, herritarren %69,8 dira euskaldunak; eta %16,66, berriz, ia euskaldunak. Horrenbestez, %78,13ko indizea du udalerriak (euskaldunak + ia euskaldunak / 2).

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Legorretan euskararen arnasguneen tailerrak egingo dituzte azaroan (Goierriko Hitza, 2016-11-01).
· Euskararen arnasguneen tailerrak izango dira herrian (legorreta.eus, 2016-11-02).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.