Hasiera » arnasguneak » Antzuolako gazteen artean euskararen erabilera indartzeko proiektua abian da

Antzuolako gazteen artean euskararen erabilera indartzeko proiektua abian da

[ Testua: Maider Arregi. Iturria: goiena.eus ]

Antzuolako gaztetxoen artean euskararen erabilerak behera egin duela antzeman zuten Udalak, Uemak eta Emunek. Hala, horri aurre egiteko proiektu pilotua abian jarri dute hainbat eragileekin elkarlanean.

Atzo, eguaztena, egin zuten lehen batzarra Antzuolako eragileek duten egoera aztertzeko. Izan ere, herriko gaztetxoen artean euskararen erabilerak behera egin du eta kezkatu daude Udala, Uema eta Emun. Hiruek elkarlanean herriko eragileekin batera abiatu dute pilotua izango den proiektua.

Hala, taldeek, atzoko bileran, euren egoera zein den eta euskararen erabileraren gainean egin duten diagnosia konpartitu zuten. Goizane Arana Uemako teknikariak dio, Antzuola euskararen arnasgunea dela, baina, egun, arnasguneek ere beheranzko joera dutela. Eta helburua hain justu ere, ikusten den beheranzko joera horren tendentzia aldatzea dela. Horretarako helduekin lan egingo dute gero haurrengan eragiteko. Asmoa, proba pilotu hau ondoren, Uemako herrietara zabaltzea dutela diote.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.