Maiatzaren 12an EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan izan ziren Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa. III. jardunaldietan grabatutako hitzaldi guztiak dira honakoak.
Jardunaldiari sarrera
UEMAko lehendakari Josu Labaka, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendari Mikel Irizar, UEUko zuzendari Iñaki Alegria eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao.
Gaitasunaren bilakaera udalerri euskaldunetan, non-zer, faktoreen itsasoan.
· Imanol Esnaola Arbiza, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Orioko HAPOaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa.
- Imanol Azkue Ibarbia Elhuyar Aholkularitza.
- Miren Vives Urbieta arkitektoa. Projekta estudioa.
Lekarozko proiektuaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE).
- Goizane Arana Arexolaleiba UEMAko teknikaria.
- Marta Chamorro Armendariz. Baztango Udaleko euskara teknikaria.
Mahai ingurua: ‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa. Ereduak eta urrats berriak’.
- Imanol Esnaola Arbiza. Gaindegia.
- Miren Vives Urbieta arkitektoa.
- Jabier Zabaleta Iraola Orioko euskara teknikaria.
- Goizane Arana Arexolaleiba UEMAko teknikaria.
Neurri zuzentzaileak
- Iker Salaberria Urkizu Kontseiluko koordinatzailea.
- Miren Segurola Larrañaga UEMAko koordinatzailea.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren txertatze legala
- Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta. Arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea eta Aldiri aldizkariko zuzendaria. Euskarazko wikipediako kidea.
- Iñigo Urrutia Libarona Zuzenbidean doktorea. EHUko irakaslea.
Jardunaldien ondorioak
- Paul Bilbao Sarria
- Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta
- Miren Segurola Larrañaga
- Iñigo Urrutia Libarona
Jardunaldi hauetan oinarritutako graduondokoa UPV/EHUko 2016/2017 ikasturtearen Berezko Tituluen eskaintzan onartu dute, eta dagoeneko eman daiteke izena.
30 ECTStako eskaintza da, urritik maiatzera bitartean gauzatuko dena, eta edukien erdia aurrez aurrekoa eta erdia on-line eskainiko dena.
Aukera ederra da eduki hauetan sakondu eta gai honi loturiko proiektuak abiatzeko.
Informazio gehiago: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (EHUren Titulua) eta a.latatu@ueu.eus posta elektronikoan.