Hasiera » epaitegiak » Legorretako Udalak UEMAn sartzea erabaki du

Legorretako Udalak UEMAn sartzea erabaki du


[ Legorreta Gipuzkoako Goierri eskualdean kokatuta dago, eta 1.468 biztanleko udalerri euskalduna da ].

Legorretako Udalak atzoko udal osoko bilkuran erabaki zuen UEMAn sartzea, gehiengoz, EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta EAJko zinegotzien abstentzioarekin. 

Maiatzaren 28an egingo du UEMAk batzar nagusia, Leitzan, eta orduan onartuko ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera sartzeko udalek egin dituzten azken eskaerak: Dima, Ziortza-Bolibar eta Legorretarenak.

Dimak urtarrileko udal osoko bilkuran erabaki zuen UEMAra sartzea, eta Ziortza-Bolibarrek astelehen honetan.

Hiru herri hauek gehituta, 76 udal izango dira UEMAko kide maiatzaren 28tik aurrera.

Dima UEMAn sartzearen aurkako helegitea jarri du Espainiako Gobernuak

Maiatzaren 28ko batzar nagusiak onartu arte Dima oraindik ere UEMAko kide ez den arren, Espainiako Gobernuak dagoeneko helegitea jarri du Dimako Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiaren aurka. Zehazki, erabaki horrek udalari dagozkion eskumenak gainditzen dituela argudiatzen du Espainiako Gobernu EAEn duen ordezkariak, Carlos Urkijok. Urtarrilaz geroztik UEMAko kide den Eako Udalaren aurka ere helegite bera jarri zuen martxoan. UEMAra sartzea erabakitzeagatik, Zeraingo eta Berastegiko udalen aurkako helegiteak ere epaitegietan dabiltza, eta ez da horien inguruko epairik eman oraindik.

Azken asteotan onartu den EAEko Udal Legeak erabat iraultzen du kontu hau guztia, EAEko udalei hizkuntza politika garatzeko eskumena aitortzen baitie. Ikusteko dago, beraz, epaitegietatik zer-nolako epaiak iritsiko diren gai honen harira.

Dima-helegitea

Azken asteotan onartu den EAEko Udal Legeak erabat iraultzen du kontu hau guztia, EAEko udalei hizkuntza politika garatzeko eskumena aitortzen baitie. Ikusteko dago, beraz, epaitegietatik zer-nolako epaiak iritsiko diren gai honen harira.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.