Testua eta argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Atzo iluntzean egindako osoko bilkuran egin zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu ala ez erabakitzeko bozketa.
Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman sartzearen aldeko botoa eman zuten, EAJ-ko hiru zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren, Uemako kide izateko “beharrizanik” ikusten ez dutela argudiatuta.
Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan, Ziortza-Bolibar bezalako herri euskaldunak beste udalerri askorentzat eredu dira euskararen ezagutzari zein erabilerari dagokionez. “Gure eskualdea euskararen arnasgune da, eta horrela izaten jarraitzeko lan egin behar da egunerokotasunean”.
Behin udalak Ueman sartzea erabakita, Uemaren Batzar Nagusian eskaera onartzea izango da hurrengo urratsa. Maiatzaren amaieran egingo du Uemak Batzar Nagusian, eta orduan bozketa egin ostean izango da ofizialki Ziortza-Bolibar Uemako kide.