Hasiera » arnasguneak » Euskararen arnasguneak babesteko hainbat gako, gaurko BERRIA egunkarian

Euskararen arnasguneak babesteko hainbat gako, gaurko BERRIA egunkarian

Gaurko BERRIA egunkariak, UEMAren ildo estrategikoetan zehaztutako hainbat gako nabarmentzen ditu. Batetik, udalerri euskaldunen zaintzari dagokion Eragin Linguistikoaren Ebaluazioari buruzkoak.
Bestetik, herritarren sentsibilizazion eta ahalmentzean eragin nahi duen hezkuntza proiektuari buruzkoak.

berria-edukiak

Bihartik aurrera indarrean izango den EAEko Udal Legeak hizkuntza politikan izan dezakeen eragina eraman du azalera Berriak, eta horri lotutako albistean, 2-3 orrialdeetan, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren garrantzia nabarmendu du:
· Hirigintza planen hizkuntza eragina aztertu beharko dute EAEko herriek.

berria2-3

Hurrengo orrialdean, berriz, atzo UEMAk aurkeztutako hezkuntza proiektuaren nondik norakoak bildu ditu:
· Ikasgeletan soziolinguistika edukiak emango ditu Uemak. 

berria-hezkuntza

Iritzi orrialdeetan, berriz, Hizpideak atalean Mikel Peruarena Ansa kazetariak ezin hobeto islatu du arnasguneen lege babesari buruz UEMA aspaldidanik aldarrikatzen ari dena:

“Euskarak, bizirik iraungo badu, behar ditu nagusi izango den eremuak; mendeko ez, baizik eta ahal guztiekin garatuko den eremuak; beste hizkuntza batek irentsiko ez duen eremuak. Eta horiek, gaur-gaurkoz, arnasguneak dira. Eta, dituzten berezitasunengatik eta garrantziarengatik, arnasguneek Udal Legeaz aparteko babes juridikoa beharko lukete, babes berezia, neurrira egindakoa. Eta hara non, Galesek seinalatu duen bidea: han ere hirigintza planen eragin linguistikoa aztertu beharrekoa da, eta egitasmo bat bertan behera utzi dute, hain justu galesari kalte egingo liokeelakoan”.
baztan-gales


+ Udal Legeak EAEko hizkuntza politikan izan dezakeen eraginari buruzkoak, eta euskararen arnasguneak babesteko UEMArentzat estrategikoak diren hainbat ildori buruz gaurko BERRIAk argitaratutako orrialdeak, hemen eskuragai, PDFan:
· Berria 2016-04-14 (Udal Legeak EAEko hizkuntza politikan izango duen eragina + arnasguneen babesari buruzko orrialdeak, PDFan).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.