Hasiera » arnasguneak » Lurraldea eta Hizkuntza III. Jardunaldiak, maiatzaren 12an

Lurraldea eta Hizkuntza III. Jardunaldiak, maiatzaren 12an

UEMAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta Kontseiluak elkarlanean antolatu ditugu aurten ere Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak. Aurten, zehazki, maiatzaren 12an izango dira, Oraina eta geroa lelopean, EHUren Carlos Santamaria zentroan, Donostian.

Jardunaldietan parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena, UEUren webgunean matrikula eginda, hemen: Lurraldea eta Hizkuntza, III. Oraina eta geroa. Matrikula.

LURRALDEA ETA HIZKUNTZA, III. JARDUNALDIAK: ORAINA ETA GEROA.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko apirilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko maiatzaren 8a

    Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan  (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz.

    2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen.

    Eta, oraingoan, gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi dugu LuHi3 jardunaldietan, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.

    Irakasleak

     

    Helburuak

    • Euskararen arnasgune geografikoen tipologia zehaztea
    • Hirigintzaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioen esperientzia zehatzen berri izatea
    • Hirigintzaren eragin linguistiko kaltegarria apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartzea
    • Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren txertaketa legalaz hausnartzea
     

    Metodologia

    Hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak garatuko dira.

     

    Nori zuzendua

    Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat, batik bat.

    Egitaraua

     

    2016-05-12

    Ordua Edukiak Irakaslea
    08:30-09:00

    Harrera eta dokumentazioaren banaketa

     
     
    09:00-09:30

    Jardunaldiari sarrera

     
     
    09:30-10:30

    Gaitasunaren bilakaera udalerri euskaldunetan, non-zer, faktoreen itsasoan.

     
    10:30-11:00

    Orioko HAPOaren ELEa

     
    11:00-11:30

    Lekarozko proiektuaren ELEa

     
    11:30-12:00

    Kafe etena

     
     
    12:00-13:30

    Mahai ingurua. Ereduak eta urrats berriak.

     
    13:30-15:00

    Bazkari arina

     
     
    15:00-16:00

    Neurri zuzentzaileak

     
     
    16:00-16:30

    Txertatze legala

     
    16:30-17:00

    Ondorioak

     
     
     
     

    Matrikulaziorako argibideak

    1. MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

    Izena emateko argibideak:

    • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
    • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
    • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri UEUrekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
    • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

    .

    2. BAZKARIA: maiatzaren 12an guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

    • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
    • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
    • Bazkaria ‘lunch’ moduan izango da, pintxoez osatuta (5 pintxo, postrea eta kafea). Prezioa 15,00€ dira.

    Bestela, aretoaren inguruan badago bazkaltzeko tokirik: I.M. Barriola Zentroa, Gelategiaren azpian kafetegia dago, bazkariak eta otartekoak ematen dituzte.

     

    Oharrak

    Jardunaldiko partaideak kontaktuan jarraitzeko helburuarekin, partaideen zerrenda (izen abizenak eta emaila) banatuko da lehen egunean dokumentazioarekin batera.

    Zure izena eta emaila dokumentazio horretan EZ baduzu AGERTZEA nahi, matrikula egiterakoan oharretan adierazi mesedez.

     

    Babesleak

    Gai honi buruzko informazio osagarria:
    · Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa. III. Jardunaldiak (ueu.eus).

     

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.