Hasiera » Administrazioa » Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk, hainbat erakunderekin elkarlanean

Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk, hainbat erakunderekin elkarlanean

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Beste behin ere, gainera, UEMAtik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute, hainbat udaletako euskara talde eta elkarteekin batera.

2016-A4
Kanpaina berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da aurten ere. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldunetako herritarrak eredu eta aitzindariak izan daitezke horretan.

Ohi bezala, aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta oso modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasunik.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak.  Euskararen normalizaziorako bidean ematen ari garen beste urrats bat da hau. Urrats handia eta sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da. Euskarak merezi duen lekua izan dezan egunero behar baitu guztion ardura eta konpromisoa ere.

2016-eskuorria-B-2

Oiartzun-2016-eskuorria-B-1
[ UEMAko udal bakoitzak kanpainaren nondik norakoak bere modura moldatzeko eta zabaltzeko aukera du. Oiartzunen, esaterako, Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilguneak elkarrekin egingo dute kanpaina].

Errenta aitorpena egiteko datak, 2016an:

· Gipuzkoa: apirilak 11 – ekainak 25.
· Bizkaia: maiatzak 2 – ekainak 30.
· Nafarroa: apirilak 20 – ekainak 24.
· Araba: apirilak 4 – ekainak 16.

Aurten, gainera, errenta aitorpena egin daitekeen lekuetan jartzeko euskarriak ere eskaini ditu UEMAk, udalek horren beharra ikusi eta eskatu ondoren.

a5-hemen

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Uemak herritarrei (Urola Kostako Hitza, 2016-04-13).
· Errenta aitorpena euskaraz (Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, 2016-04-12).
· Errenta aitorpena, aukeran euskaraz (Goierriko Hitza, 2016-04-13).
· Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da (Baleike, 2016-04-11).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak (orio.eus, 2016-04-12).
· Ondarroako Udala: aurten ere, errenta aitorpena euskaraz, ez daukagu ezelako zailtasunik (udalbarriak.eus, 2016-04-08). 
· Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Tolosako Udalak, UEMArekin elkarlanean (tolosa.eus, 2016-04-08).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.