Hasiera » arnasguneak » Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa, bisita gidatuak eta tailerrak

Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa, bisita gidatuak eta tailerrak

“Gure herrian euskararekin gertatzen ari dena, gure herrian bakarrik ari da gertatzen? Seguru asko ez, udalerri euskaldun askotan antzeko joerak ari baitira azaltzen”. Zergatik? Galdera horri erantzun nahi izan zioten pasa den astean oiartzuarrek, eta UEMAk prestatutako erakusketa ikusteko eta honi buruzko bisita gidatuan eta tailerretan parte hartzeko aukera ere izan zuten, Oiartzungo Udalaren ekimenez.

Oairtzun-gonbidapena
Martxoaren 16an eta 17an, zehazki, UEMAko teknikariek Haurtzaro Ikastolako gazteekin bisita gidatua eta heziketa saioa izan zuten. Gazteak euskararen arnasguneen garrantziaz jabetzea, eta ikasleei arnasgune horietan euskarak izan duen bilakera ezagutaraztea izan ohi da bisita gidatu hauen helburua.

Arratsaldean, berriz, gainerako herritar guztientzako tailer zehatza gidatu zuten UEMAko teknikariek, deialdiari erantzun zioten dozenaka oiartzuarrekin. 

oiartzun1

Honako bideoan ikus daiteke pasa den asteko ekimenen nondik norakoa. Erakusketaren eta tailerren helburua ere azaltzen dute UEMAko teknikari Goizane Aranak eta Oiartzungo Euskara teknikari Aitziber Arnaizek.

Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa pasa den urtean berritu eta osatu zuen UEMAk, eta ordudanik hainbat udalerri euskaldunetan izan da ikusgai. Orain, berriz, erakusketarekin batera, ikasleak zein herritarrak kontzientziatzeko bisita gidatuak eta tailerrak ere eskaintzen ditu UEMAk.

Erakusketa, bere horretan, udalerri euskaldunetan euskarak izan duen bilakera azaltzen duten datuekin eta arnasguneen kontzeptuari buruzko hainbat panelekin osatzen da. Hemen ikus daiteke edukiren mamia, PDFan:
· Euskararen arnasguneak. UEMAren erakusketa (PDFan).

erakusketa-3-panel

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskararen arnasguneei buruzko tailerra eta erakusketa (Oarsoaldeko Hitza, 2016-03-07).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.