UEMAk eta Muxikako Udalak elkarlanean antolatu dute euskararen arnasguneei buruzko tailerra, Muxikan euskarak izan duen bilakera aztertu eta herrian euskararekin zer gertatzen den hausnartzeko. Martxoaren 4an izan zen tailerraren lehen saioa, eta gaur arratsaldean izango da bigarrena, Muxikako herritarrekin eta bertako eragileekin.
[Martxoaren 4an hasitakoaren bigarren saioa izango da gaur. Argazkia: Ibon Aginaga, UEMA].
UEMAko teknikari Goizane Aranaren hitzetan, lehen saioan, normalean “euskararen normalizazio prozesurako giltzarri diren elementuak aurkezten ditugu, eta baita herri mailan eragiteko aintzat hartzeko esparruak definitu ere”. Bigarren saioan, berriz, “lehen saioan identifikatzen diren hutsuneak gainditzeko, herrian bertan egin daitekeenari buruz hausnartzen dute parte-hartzaileek”. Hori da batez ere gaurko bigarren saio honetan muxikarrek egingo dute, UEMAko teknikariekin elkarlanean.
Hitzordua Zubieta Errotan izango da, gaur, 18:00etatik 20:00etara.
Hemen Oizmendi telebistak egindako albistea, Muxikako arnasguneen tailerrei buruz.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
ยท Muxikak euskararen arnasguneei buruzko tailerrak egingo ditu martxoan (Busturialdeko Hitza, 2016-03-02).