Hasiera » arnasguneak » Xabi Aizpurua, Azpimarran: “Irakasleak trebatu behar ditugu, arnasguneek duten garrantzia zabal dezaten ikasleen artean”

Xabi Aizpurua, Azpimarran: “Irakasleak trebatu behar ditugu, arnasguneek duten garrantzia zabal dezaten ikasleen artean”

UEMAko teknikari Xabi Aizpurua Ugarte ETBko Azpimarra saioan izan zen atzo, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Hausnartu Soziolinguistika saria jaso duen lanaz eta proiektuaz solasean. Izan ere, UEMA eskoletan zabaltzen ari den hezkuntza proiektua, Xabi Aizpuruak berak diseinatu zuen, ikasgeletan euskararen arnasguneen ideia eta hizkuntza ekologiaren ikuspegia lantzeko asmoarekin.

Xa2-azpimarra

Iban Garate kazetariaren galderei erantzunez, hainbat gairi buruz aritu zen solasean Aizpurua. Besteak beste, UEMAren zein udalerri euskaldunen hizkuntza politikaz, euskararen arnasgune geografikoez eta funtzionalez, ikasleak kontzientziatzearen eta ahalduntzearen garrantziaz, UEMAk horretarako abiarazitako hezkuntza proiektuaz, eta abar.

Besteak beste, ikasleak kontzientziatu ahal izateko, irakasleak trebatzearen beharra ere nabarmendu zuen: “Irakasleak trebatu behar ditugu, arnasguneek duten garrantzia zabal dezaten ikasleen artean”.

Hemen atzoko Azpimarra saioa, osorik.
Xabi Aizpurua Ugarteren elkarrizketa, zehazki, 1:19:08tik 1:39:53ra ikus daiteke.

 

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Xabi Aizpuruak jaso du Hausnartu Saria, UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanarekin (uema.eus, 2016-01-29).
· Xabi Aizpurua: “Jarrerarekin diskurtsoekin baino gehiago erakutsiko diegu gazteei” (karkara.eus, 2015-12-03).
· “Euskara garraia dezaten ahaldundu behar dira ikasleak” (Berria, 2016-01-30).
· Euskararen arnasguneak bilatuz (Noticias de Gipuzkoa, 2016-02-12).
· Xabi Aizpuruarentzat 2015eko Hausnartu Soziolinguistika Saria, UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanarekin (uema.eus, 2015-11-20).
· Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia (Bat, Soziolinguistika aldizkaria, 95. zenbakia. 2015/04).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.