Hasiera » hezkuntza » Etorkizuneko irakasleekin, hizkuntzaren inguruko lidergoaz solasean

Etorkizuneko irakasleekin, hizkuntzaren inguruko lidergoaz solasean

UEMAk eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanerako zabaldutako ildoen baitan, Joan Abasolo irakasleak gonbidatuta, EHUren Leioako Irakasle Eskolan izan da gaur UEMA, etorkizuneko irakasleekin solasean. Zehazki, UEMAren hezkuntza proiektua landu duen Xabi Aizpurua Ugarte teknikaria aritu da irakasle eskolako 2. mailako ikasleekin, euskararen normalizazioan eskolak eragile garrantzitsuak direla nabarmenduz.

Jpeg
[EHUko Irakasle Eskolako 2. mailako ikasleek
egoera zehatzei aurre egiteko moduak landu dituzte UEMAko teknikariarekin ].

Euskararen inguruan irakasleek hartzen duten rolak eragin handia izan dezake ikasleek euskarari buruz duten jarreran, eta hori lantzeko proiektua garatu zuen iaz Aizpuruak udalerri euskaldunetarako. Hausnartu Soziolinguistika sarian gailendu zen lan horrekin, eta UEMAk hainbat ikastetxetan landu du azken hilabeteotan, ehunka ikaslerekin. Esperientzia pilotuaren emaitza eta datuak apirilean jakinaraziko ditu UEMAk, baina dagoeneko iragarri du hurrengo ikasturtean udalerri euskaldunetako eskola guztietara zabaltzeko asmoa.  

Ikasleengana heltzeko, ordea, irakasleak formatzea edo trebatzea ezinbestekoa da, bai arnasguneen garrantziaz jabetu daitezen eta baita euskararen normalizazioan jarrera aktiboa izan dezaten ere. Horren inguruan aritu da gaur Aizpurua EHUko irakasle eskolan, irakasleek lidergoa erakutsi behar dutela eta hori gurasoei eta herriko eragileei ere kutsatzeko giltzarriak direla erakutsiz.

Jpeg

Jpeg

Jpeg

Jpeg

Jpeg

 

 

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.