Hasiera » Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa » “Hondamendi linguistikoa zergatik ez da delitu?”

“Hondamendi linguistikoa zergatik ez da delitu?”

Atzo Berria egunkariak hirigintzak hizkuntzan duen eraginari buruz zekartzan orrialdeen harira (hemen irakurgai), Anjel Lertxundik Urbanismoa mintzo izeneko testua plazaratu du gaur. Bertan, besteak beste “hainbat hamarkadetako eraikuntza kontrol gabeak ekarri duen hondamendi linguistikoa” du hizpide. Galdera zehatzarekin ere amaitzen du testua: “Herri txiki batean egindako urbanizazio handi batek ekosistema linguistikoari ekarriko liokeen hondamendia ez aintzat hartze hutsa zergatik ez da delitu, delitu den gisa fabrika bateko isurkariekin inguru naturala hondatu izana?”.

Andu-urbanismoa

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Urbanismoa mintzo (Anjel Lertxundi. Berria, 2016-03-09).
· Lurraldea eta Hizkuntza, II. jardunaldiak: Erronkak eta tresnak (GFA, 2016).
· Aroztegiko planak “eragin larria eta kritikoa” luke euskarari dagokionez (Berria, 2016-03-08).
· Herritar berriak, erdaldunagoak (Berria, 2016-03-08).
· Gakoak (euskararen arnasguneetako egoerari buruz) (Berria, 206-03-08).
· Nola zaindu euskararen arnasguneak lege babesik gabe? (Urola Kostako Hitza, 2016-02-19).
· “Orioko Udalak egin duen lana eredu da gainerako udalerri euskaldun guztientzat” (uema.eus, 2016-02-17).
· “Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna legez babestea lortu dugu Galesen” (uema.eus, 2016-02-16).
· Eneritz Albizu: “Naturako babesguneen eran, euskararen gune naturalak babesteko lege bat beharrezkoa da” (Info7, 2016-02-23).
· Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa ari da neurtzen Udala (orio.eus 2015-12-15).
· Hizkuntza eragina neurtzeko tresna biribiltzen (Argia, 2015-06-21).
· Zer gertatzen da herri euskaldunetan mila etxe eraikiz gero? (Argia, 2014-04-06).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.