Hasiera » arnasguneak » “Hurrengo erronka: legez bermatzea eragin linguistikoaren ebaluazioa”

“Hurrengo erronka: legez bermatzea eragin linguistikoaren ebaluazioa”

Lekarozko Aroztegiaren planak Baztanen euskarari “larri” eragingo liokeela jakin ondoren, albiste horren hariari lau orrialde eskaini dizkio gaur BERRIA egunkariak. Zehazki, azaleko argazki nagusiarekin nabarmendu dute gaia, Aroztegiko planak “larri” eragingo lioke euskarari titularrarekin.

Berria-azala

Hurrengo bi orrialdeetan, Aroztegiak Baztanen izango lukeen eragin linguistikoari buruzkoak dira, udalak egindako eragin linguistikoaren ebaluazioa oinarri hartuta. Hemen irakur daiteke: Aroztegiko planak “eragin larria eta kritikoa” luke euskarari dagokionez (Berria, 2016-03-08).

Horrez gain, beste bi orrialdeko erreportajea ere badakar gaiaren inguruan.
Hemen irakurgai: Herritar berriak, erdaldunagoak.

Batetik, Orioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria egiterakoan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa aztertu izana nabarmenduz, hirigintzak euskararen erabileran duen eragina ikusaraziz. Bestetik, UEMAk iaz plazaratutako datuen arabera udalerri euskaldunak gero eta erdaldunagoak direla gogorazteko euskararen bilakera soziolinguistikoa erakutsiz. Azkenik,  besteak beste, UEMAko lehendakari Josu Labakaren iritzia ere biltzen du, udalerri euskaldunen zaintzarako ELEk lege babesa behar duelakoan: “hurrengo erronka eragin linguistikoaren ebaluazioa legez bermatzea da”.

Hemen, berriz, Garikoitz Goikoetxea kazetariak sinatuta gaurko BERRIAk plazaratutako bost orrialdeak, PDFan.
[irudiaren gainean klik eginda jaitsi daiteke PDFa].

berria-1-5
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Aroztegiko planak “eragin larria eta kritikoa” luke euskarari dagokionez (Berria, 2016-03-08).
· Herritar berriak, erdaldunagoak (Berria, 2016-03-08).
· Gakoak (euskararen arnasguneetako egoerari buruz) (Berria, 206-03-08).
· Nola zaindu euskararen arnasguneak lege babesik gabe? (Urola Kostako Hitza, 2016-02-19).
· “Orioko Udalak egin duen lana eredu da gainerako udalerri euskaldun guztientzat” (uema.eus, 2016-02-17).
· “Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna legez babestea lortu dugu Galesen” (uema.eus, 2016-02-16).
· Eneritz Albizu: “Naturako babesguneen eran, euskararen gune naturalak babesteko lege bat beharrezkoa da” (Info7, 2016-02-23).
· Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa ari da neurtzen Udala (orio.eus 2015-12-15).
· Hizkuntza eragina neurtzeko tresna biribiltzen (Argia, 2015-06-21).

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.