Hasiera » komunikazioa » Bermeo Euskaraz webgunea, hainbat berrikuntzekin

Bermeo Euskaraz webgunea, hainbat berrikuntzekin

bermeo-webgunea
                                                                                                               [ Testua: Bermeoko Udala, Euskara Saila ].

Bermeoko Udaleko Euskara Sailaren www.bermeo-euskaraz.eus webgunean hainbat hobekuntza egin dira. Webgune hau martxan jarri zenetik bere helburua izan da euskararen normalizazio lanean beste tresna bat izatea. Egindako hobekuntzekin erabilgarriagoa  izatea bilatzen da, izan ere, oraindik aurrera telefono mugikorretan, tabletetan eta smarphone-etan, besteak beste, kalitate onean ikusi eta erabili ahal izango da.

Bestalde, www.bermeo-euskaraz.eus webguneko azalean bi albiste finko agertzen ziren, eta  orain hainbat dira ikus daitezkeen albisteak sistema mugikor baten bitartez. Lehenengoz gaurkotasun gehien duen albistea ikusi ahal izango da, eta jarraian interesdun beste albiste batzuk  sistema mugikorraren bidez.

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak gogoratu duenez, www.bermeo-euskaraz.eus webgunean Euskara Sailean alor guztietako pertsonei (merkatariak, ostalariak, gurasoak, ikasleak, kirolariak…) eskaintzen zaizkien zerbitzuen eta baliabideen berri ematen zaie, hainbat zerbitzu on-line eska daitezke  eta egitasmo, diru-laguntza, albiste eta hainbat ekimenen inguruko informazio osoa eta argia jasotzen da. “Erabiltzaileak era dinamiko batean euskararen inguruko informazioak jaso ahal izango ditu webgune hau erabiliz”, adierazi du.

Horrez gain, euskaltegi eta Berbalagunerako sarrera zuzenak badaude web gunean eta bakoitzaren euskara maila ezagutzeko test praktiko bat ere egin dezakete erabiltzaileek www.bermeo-euskaraz.eus webgunean.

“Webgune praktiko eta dinamiko honek informazio osatua eskaintzen die arlo guztietako profesionalei, gurasoei, ikasleei, kirolariei, eta, azken finean, euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei eta gainera orain telefono mugikorretan eta tabletetan ere kalitate oso onarekin ikusi eta erabili daiteke.  Beraz, guztiak animatu nahi ditugu webgunea bisitatzera eta erabiltzera”, nabarmendu du Bermeoko Udalak.  Webgune honetara www.bermeo.eus bidez ere sartu ahal dira erabiltzaileak.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.