Hasiera » UEMA » UEMAk Batzar Nagusia egingo du larunbat honetan, Zarautzen

UEMAk Batzar Nagusia egingo du larunbat honetan, Zarautzen

BN-argazkia[ Urriaren 3an egin zuen UEMAk agintaldi honetako lehen Batzar Nagusia. Besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berria izendatu
zuen orduko batzarrak, eta oraingoan Zuzendaritza Batzordeak 2016rako onartutako egitasmoa izango da aztergaien artean].

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak larunbat honetan egingo du aurtengo lehen Batzar Nagusia. 
UEMA osatzen duten 73 herrietako ordezkariak Zarauzko Aritztabalde Kiroldegian bilduko dira, 10:00etatik aurrera, honako aztergaiekin:

  1. Urriaren 3an Azpeitian egindako Batzar Nagusiaren akta onartzea.
  2. Kontuen batzorde berezia izendatzea.
  3. 2015eko egitasmoaren balantzea onartzea, hala badagokio.
  4. 2016ko egitasmoa onartzea, hala badagokio.
  5. 2016ko kuotak onartzea, hala badagokio.
  6. 2016ko aurrekontua eta plantilla organikoa onartzea, hala badagokio.
  7. UEMAn sartzeko eskaera egin duten udalak UEMAn sartzea onartzea, hala badagokio.
  8.  UEMAtik ateratzeko eskaera egin dutenak UEMAtik kanpo uztea onartzea, hala badagokio.
  9. Norberak lekarkeena

Ondoren, UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek prentsaurreko agerraldia egingo dute, Zarauzko Udalaren egoitzan,
(Etxe Zabala. Kale Nagusia, 29. Zarautz), 13:00etan.

Besteak beste, honakoak izango dituzte hizpide prentsaurrean:
· UEMAren asmoak eta 2016rako egitasmoa.
· UEMAren 25. urteurrena, eta Udalerri Euskaldunen Eguna.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.