Hasiera » 2015 (Orrialdea 17)

Urteko artxiboak: 2015


Zumaiako hitzaldi zikloa otsailaren 25ean hasiko da

'Euskara, bestela ez gara' IV. hitzaldi zikloa hilaren 18an hastekoa bazen ere, halabeharrez atzeratu egin da, eta datorren hastean asteazkenean hasiko da Josu Waliñoren hitzaldiarekin. Izan ere, Zumaian izatekoa zen Iñaki Iurrebasoren osasun arazoak medio, hitzaldia atzeratu egingo da martxoaren 17ra.
Irakurri osorik »

Arnasguneak: balioa eman, hausnartu eta erabaki

Azken egunetan, argitara eman diren hainbat azterketen inguruan iritzia plazaratu du Maren Belastegi, UEMAko lehendakaraiak. "Bi hitzetan esateko, gunerik erdaldunenetan aurreratu da gehien; euskararen arnasguneetan, berriz, atzerakada gertatu da. Gune erdaldunetan euskararen ezagutzak gora egin du, erabilerak ez horrenbeste. Eremu euskaldunean ezagutza jaitsi egin da, eta erabilera are gehiago."
Irakurri osorik »

Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko da Donostian otsailaren 28an

UEMAko kide diren Aduna, Antzuola, Arama, Bergara, Gaintza, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zarautz eta Zeraingo udal ordezkariak lagun agerraldia egin du Kontseiluak Donostian. Otsailaren 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean egingo den manifestazioa aurkeztu dute. Hizkuntza-politiketan azen aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da mobilizazioaren helburua. Gipuzkoa plazatik abiatuko da 17:30ean.
Irakurri osorik »

Lurraldea eta Hizkuntza: Politika bereziak udalerri euskaldunentzat

 150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.