Hasiera » Administrazioa » UEMAk babesa agertu nahi die Nafarroako euskara mankomunitateei, dagokien lana egiteagatik

UEMAk babesa agertu nahi die Nafarroako euskara mankomunitateei, dagokien lana egiteagatik

Euskararen bilakaera atzerantz doa Nafarroako eremu euskaldunetan, EAEkoetan bezala. Webgune honen eskuinaldeko bi bannerretan ikus daitezke atlasa zein azterketa soziolinguistikoak.  Jaitsiera aztertzeko, ordea, datu horiek ondo biltzea ezinbestekoa da, eta horren jakitun, euskararen egoera aztertzea erabaki dute aurten Nafarroako eremu euskaldunetan.

Hemen horren inguruko albistea:
· Euskararen egoera aztertuko dute Nafarroako mendialdean.

Euskararen bilakaera aztertzeko ikerketa soziolinguistikoa egitea, ordea, ez da izan batzuen gustukoa, eta ika-mika handia sortu da Nafarroan gai honen inguruan. Hemen albistea, gaurko Berria egunkarian:
· Euskara berriz ere ahari-buru parlamentuan.

Sakanako Mankomunitateak ere prentsa oharra plazaratu du Nafarroako ipar-mendebaldeko ikerketa soziolinguistikoaren harira sortu den polemikaren harira. Hemen irakurgai:
· Nafarroako ipar-mendebaldeko ikerketa soziolinguistikoa: prentsa oharra.

Sortu den polemikaren erdian, UEMAk babesa agertu nahi die Nafarroako euskara mankomunitateei, dagokien lana profesionalki egiteagatik.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.