Hirigintzak eta euskarak duten harremanaz hitz egiteko, eta zehatzago lehenengoak bigarrenean duen eragina aztertzeko, Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldiak antolatu zituzten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 2015eko otsailaren 5ean eta 6an izan ziren jardunaldiak, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan.
Besteak beste, “Uemak herri euskaldunetan egindako ikerketa soziolinguistiko eta sozioekonomikoaren aurkezpena, lurraldetasun linguistikoaren azterketa, hainbat diziplinatako adituen esperientziak, eta eragin linguistikoa ebaluatzeko tresnaren aurkezpena” izan ziren jardunaldien mamia. Orain, jardunaldien edukia biltzen duen liburua argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta PDFa eskuragai jarri du sarean, gipuzkoaeuskara.eus webgunean.
· Lurraldea eta Hizkuntza II. Jardunaldiak. Erronkak & tresnak (PDFa).
On-line ere irakur daiteke. Hemen:
Liburua paperean inprimatuta eskuratu nahi duenak, berriz, eskatu besterik ez du.
UEMAk ere bideratuko ditu eskaerak.
Liburuaren ale bat paperean nahi izanez gero, nahikoa da komunikazioa@uema.eus helbidera idaztea eta eskatzea.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Arnasguneen babesa aztertuko dute Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan (Berria, 2015-01-15).
· Lurraldea eta Hizkuntza II. Jardunaldia egingo da 2015eko otsailaren 5etan eta 6an (uema.eus).