Hasiera » komunikazioa » ‘Emari’, UEMAren agerkari berria, hilean behin

‘Emari’, UEMAren agerkari berria, hilean behin

UEMAren berripapera urtean bi aldiz heltzen da mankomunitateko herritarren postontzietara. Orain, EMARI agerkari berriak hilean behin sarean zabalduko du udalerri euskaldunei eta hizkuntza politikari buruzko informazioa, edonork edonondik irakurri ahal dezan. UEMAren lana eta udalerri euskaldunen egoera ezagutaraztea da asmoa.


emari-hasiera

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat zuzeneko harremana da komunikazioaren ardatza. UEMAko kide diren 73 herriekin etengabeko harremana dute Aulesti, Azpeitia eta Oiartzungo bulegoetan lanean aritzen diren teknikariek, informazioa partekatzeko eta udalek behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko.

Horrez gain, UEMAko kide diren udaletako hautetsiek barne buletina jasotzen dute hilero, udalerri euskaldunekin lotutako kontuei eta UEMAren lanari buruzko informazioa izateko. Herri horietako euskara zerbitzuetako teknikariek, berriz, hautetsiei heltzen zaien barne buletinaren beste bertsio bat jasotzen dute, Deiadarka izenburupean, batzuen eta besteen intereseko informazioa ez baita erabat berdina.

Orain, herritarrentzat ere interesgarria izan daitekeelakoan, informazio hori moldatu, hilabetean zehar uema.eus webgunean argitaratu diren albiste nabarmenenak hautatu, eta iritziari leihoa zabalduta, EMARI izeneko agerkari digitala plazaratzeari ekin dio UEMAk. 

Sare bideetan, lau modu izango ditu agerkariak hedatzeko:

· uema.eus webgunea: PDFa jaisteko aukera izango da hilero. 
PDFa jaisteko, egin klik irudiaren gainean.
emari1-azalaT

 

 

 

 

 

 

 

 

 

· issuu: on-line ikusteko aukera izango da: hemen


 



· twitter: @uema_eus 
· facebook: /UEMAeuskaraz

Lehen zenbakiak, besteak beste, honako informazioa dakar: urriaren 3an Azpeitian izango den UEMAren Batzar Nagusia, errefuxiatuei euskara ere emateko udalei proposatutako neurriak, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketan nabarmendutako lanak UEMAko herrietan ikusteko aukera, edota euskararen arnasguneei buruzko erakusketari eta hezkuntza proiektuari buruzko kontuak. Era berean, iritziari zabaldutako leihoan, karguan azken egunak dituen Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren iritzi artikulua ere badakar, Donostiako Auzitegiak aktak euskara hutsean bidaltzea erabat legezkoa dela ebatzi izanari buruz.

 

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.