Hasiera » udalerriak » VIII. Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dute larunbatean Zarautzen

VIII. Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dute larunbatean Zarautzen

23.000 biztanle baino gehiagorekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herri handiena da Zarautz. Biztanleen %74 da euskalduna, eta Euskal Astearen baitan aurten ere Zarauzko EHEk eta AEK euskaltegiak Euskaraz Bizi Eguna antolatu dute, oraingoan Izan hardi errebelde lelopean.

Irailaren 9an izaten den Zarauzko Euskal Jai egunaren atarian, ehunka lagun biltzen da urtero egun honetan Zarautzen, festa eta euskararen aldeko aldarrikapena uztartuz, euskalgintzak egun osoan zehar horretarako antolatzen dituen ekitaldietan.

Honakoa da aurtengo egitaraua:

VIII. EUSKARAZ BIZI EGUNA.
2015eko irailak 5

· 10:30 Herri Lasterketarako izen-ematea (6€).
· 11:00 Euskararen Aldeko Herri Lasterketa.
· 14:30 XXXI. Herri Bazkaria.
· 18:00 Kalejira aldarrikatzailea.
· 23:00 Kontzertuak txosna gunean: Joxe Replay eta Guri5!

  

hbazkaria-zarautz

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.