Hasiera » Administrazioa » Belastegi: “Bada garaia herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko”

Belastegi: “Bada garaia herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko”

osaeusaramaioOsakidetzak mediku elebidunak beren postutik kentzen dituela euskaldunak ordezkatzeko salatu dute hainbat eragilek. Zehazki,  UEMA, ELA eta LAB sindikatuak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, EHE Euskal Herrian Euskaraz, EHUko Medikuntzako Asanblada eta Aramaioko , Antzuolako, Elgetako, Oñatiko eta Leintz Gatzagako Udalak.

Jaurlaritzari eskatu diote medikuen ordezkapenak euskaldunekin egiteko. Azken urteotan Osakidetzak hizkuntza arazoei konponbide “partzialak” eman dizkiela salatu dute, eta kontratazioetan “erroko” aldaketak ezartzeko eskatu diote. Nabarmendu dutenez, mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko beste postu batzuetatik profesional elebidunak kentzen jarraitzen du.

Iaz egin bezala, Osasun Sailari eskaera ofiziala egin diote aurten Aramaioko Udalak eta bertoko familia medikuak, udako ordezkapenak mediku euskaldunekin egin ditzaten. Salatu dutenez, Osakidetzako giza baliabideetako sailak ez du hori kontuan izan planifikazioa egiterakoan, eta eskaera berritu behar izan dute aurten.

Egoeraren erantzule egin dute Osakidetza, hain zuzen ere, plangintza oso baten falta duela kritikatu dute Arrasatera bildutakoek. Bereziki “larria” deritzote horri: “Urtebete izan dute arazoa konpontzeko, iazkoa berriz gerta ez dadin”, nabarmendu du Aramaioko medikuak. Uemako lehendakari Maren Belastegik azpimarratu duenez, “Osakidetzak berak euskara plan bat onartu du, eta bere osotasunean landu behar du. Ezin dugu medikuen gain utzi ardura hori. Bada garaia herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko”.

“Herritarrek eta zenbait erakundek egindako presioari esker” lortu dute azken urteotan medikuak euskaldunekin ordezkatzea. Hala ere, oraindik “zailtasunek” handiak izaten jarraitzen dutela salatu dute: “Argi esan nahi diegu ezin dugula gehiago egoera hau onartu, eta aurten horrelakorik ez gertatzea espero dugula; alegia, euskaldunon hizkuntza eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko neurriak hartzea espero dugu. Ez dugu onartuko iaz egin zen moduan azaleko konponbideak bilatzea”.

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.