Hasiera » arnasguneak » Arnasguneen inguruko formazio saioa egin dute Berastegin

Arnasguneen inguruko formazio saioa egin dute Berastegin

berastegiformazioa1Itsasondon egindako lehen saio arrakastatsuaren ondoren, Berastegiko hainbat herritarrek parte hartu dute bertako beharretara egokitutako formazio saioan. Datozen hilabeteetan, egitasmoa herriz herri zabaltzea da UEMAren asmoa; Adunan egingo dute hurrengo saioa.

Berastegin egindako lan saioan, euskararen arnasguneen izaera nahiz garrantziaz eta hizkuntza normalizazioan udalerri euskaldunek daukaten zeregina eta lidergo rolaz aritu dira, besteak beste. Gainera, herriko eta arnasguneetako bilakaera soziolinguistikoa, eta bilakaera horretan eragin duten faktore sozioekonomikoak (mugikortasuna, hirigintza,…) ere aztertu dituzte.

Formazio saioan parte hartu dutenek Berastegiko errealitatearen inguruan hainbat kezka mahai gaineratu dituzte: Gurasoen hizkuntza ohiturak eta kaleko euskararen erabilera, autobidearen eraginez hirigintza bizkortu eta kanpotik etorritako herritarrek euskararengan izan duten eragina, bertako euskaldunen hizkuntza jarrerak,…

Herri txikia izanik ere,  Berastegik euskararen normalizaziorako egin dezakeen ekarpena handia izan daitekeela azpimarratu da.  Eta horrela, herri mailan dituzten gabeziak identifikatuta, euskara sustatuz Berastegiko euskararen arnasgunea babestu eta sendotzen jarraitzeko borondatea agertu dute parte hartzaileek. 

 

Formazio saioen inguruko informazio osoa hemen

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.