Hasiera » komunikazioa » EHBildu, EAJ eta independienteek osatuko dute UEMAko Zuzendaritza Batzorde berria

EHBildu, EAJ eta independienteek osatuko dute UEMAko Zuzendaritza Batzorde berria

TaulakEHBilduk sei ordezkari, EAJk hiru eta Independienteek ordezkari bat izango dute 2015-2019 agintaldiko UEMAren Zuzendaritza Batzordean. Datozen asteetan, udal hauteskundeetako emaitzen arabera osatuko dira udalak, eta udal bakoitzari egokituko zaio UEMAko ordezkariak izendatzea ere. Ondotik, urriaren 2an egin asmo den UEMAren Batzar Nagusian hautatuko dira Zuzendaritza Batzordeko kideak eta lehendakaria.

Udal hauteskundeen emaitzak ikusita, ez da espero aldaketa handiegirik UEMAri dagokionean. Izan ere, amaitu berri den agintaldian UEMAko kide izan diren alderdi berdinetako ordezkariek jarraituko dute, bai Batzar Nagusian, baita Zuzendaritza batzordean ere. Ordezkari kopuruari dagokionean izango da aldaketa; agintaldi berrian, EHBilduk eta  EAJk ordezkari bana gehiago izango dute Zuzendaritza Batzordean, Independienteek bat gutxiago eta Aralarrek ez du ordezkaririk izango.

Agintaldi emankorra bezain zaila bukatu berri du UEMAK. Batetik, hausnarketa prozesutik aterata ibilbide berria jorratzeko oinarriak ipini ditu eta lan oparoa abiatu du zentzu horretan, baina bestetik, euskararen aurkako erasoaldiaren erdigunean kokatu dute UEMA, eta arazo juridikoei aurre egitea egokitu zaio.

Hala eta guztiz ere, agintaldi emankorra izan dela zalantzarik ez dute UEMAko arduradunek. Udalerri euskaldunen egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoaren inguruan egindako azterketek eman dituzten emaitzak, eta egoerari aurre egiteko abiatutako egitasmo berriak izan dira lau urte hauetako ekarpen garrantzitsuenak. Eragin Linguistikoa Ebaluatzeko tresna sortuta, hori udalez udal aplikatzen hasteko erronka du orain UEMAk. Eta udalen euskalduntzean izan duen aitzindaritza, orain hizkuntza politikari zeharlerrotasuna emanean izan nahi du mankomunitateak.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.