Hasiera » komunikazioa » Arnasguneak: tresnak, gakoak eta jarrerak

Arnasguneak: tresnak, gakoak eta jarrerak

IMG_7339Euskararen arnasguneen inguruko tailerrak izandako arrakastaren ondotik, formazio eskaintza berritu du UEMAk. Itsasondon egin dute lehen formazio  saioa eta “gustura” agertu dira, bai parte hartzaileak, baita UEMAko teknikariak ere. Adunan eta Berastegin maiatzerako jarri dituzte hitzorduak eta datozen hilabeteetan hainbat herritan egingo dituzte antzeko saioak.  

Leku bateko nagusia euskara denean, toki hori euskaldunontzat arnasgunea dela esaten da. Baina hori argi izanda ere, hamaika galdera sortzen zaizkigu: nolako ezaugarriak partekatzen dituzte udalerri euskaldunek? Gune egonkorrak ala dinamikoak dira aldaketa sozialen ikuspegitik? Euskararen prestigioa eta erabilera esparruak irabaztea eta, aldi berean, etxeko erabilera jaistea normala al da? Zer eskatu behar zaie politikariei? Eta euskaldunon jarrerak nola ahaldundu daitezke?

UEMAk dakarren formazio eskaintza honetan galdera horiei erantzunak bilatu nahi zaizkie. Orain arte baino menu zabalagoarekin, ahalik eta herritar gehienengana iristea baita asmoa. Horretarako, udalerri edo interes-talde desberdinei erantzun asmoz, askotariko beharrizanetara egokituko den formatuari heldu zaio, 

Ildo horretan, besteak beste, udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoari (Soziolinguistika Klusterra) eta egoera sozioekonomikoari buruz (Gaindegia) argitaratu berriak diren ikerketen mamia landuko da, bertako datuak modu ulerterraz eta dinamiko batean komunikatuz.
Guztira, hiru formazio saioko menua osatu da: hitzaldia, bi orduko tailerra eta lau orduko tailerra. 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.