Hasiera » udalerriak » Euskaraz egindako errenta aitorpenak %35era iristeko erronka bota diete oiartzuarrei

Euskaraz egindako errenta aitorpenak %35era iristeko erronka bota diete oiartzuarrei

oiartzun errenta 2015Diru kontuak ere euskaraz egiteko deia egin dute Udalak, Ttur-tturrek eta finantza erakundeetako ordezkariek. Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi da eta ekainaren 25ean bukatuko da. Aurten ere Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei, herriko finantza erakunde eta ahokularitzen babesarekin. Baietz %35! Aukeratu euskaraz bizitzea! leloa aukeratu dute aurtengo kanpainarako, oraindik ere asko direlako euskaraz jakin arren diru kontuak gaztelaniaz egiten dituzten oiartzuarrak.

 2006az geroztik, Oiartzungo Udalak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta herriko finantza erakundeek errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte herritarrak. Urtez urteko emaitzak pozgarriak dira, gero eta oiartzuar gehiagok egiten dutelako errenta aitorpena euskaraz: 2004ko errenta aitorpena (2005ean egindakoa) %6,2k egin zuten euskaraz. 2013ko errenta aitorpena (2014an egina), berriz, %32,61ek egin zuten euskaraz. Bide onetik goaz, baina oraindik bada jendea pauso hori emateko duena. Izan ere, Oiartzunen euskaldunak eta ia euskaldunak batuta ia %90 gara, eta horrek esan nahi du oiartzuar euskaldun askok oraindik gaztelaniaz egiten dutela errenta aitorpena. Horrela bada, aurtengorako erronka luzatu nahi dugu, %35ekoa lortzeko. Beharrezkoa ikusten dugu kanpainak egiten jarraitzea, herritarrek jakin dezaten errenta aitorpena euskaraz ere egin daitekeela, eta beharrezko tresna eta baliabide guztiak jarrita daudela euskaraz egin ahal izateko, aukeratutako modua edozein dela ere. Oraindik pauso hori ematera animatu ez diren oiartzuarrak animatu nahi dituzte 2014ko kanpainan %35eko kopurua lortzeko.

Herriko finantza erakundeak eta aholkularitzak kanpainarekin bat

Herriko finantza erakunde eta aholkularitzek urteak daramatzate kanpainarekin bat egiten. Aurten ere, babesa eman diote kanpainari, eta haietako batzuk argazkia atera dute Udaleko eta Ttur-tturreko ordezkariekin batera. Kanpainarekin bat egin duten finantza erakunde eta aholkularitzak hauek dira: Kutxabank, la Caixa, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, BBVA, Euskadiko Kutxa, Zubillaga Aholkularitza eta Lurgintza nekazarien kooperatiba. Gaur egun finantza erakundeek jada ez dute errenta aitorpenik egiten Oiartzunen, baina hala ere, aktiboki parte hartzen dute kanpainan.

Errentaren kanpainak irauten duen bitartean finantza erakundeetan eta Oiartzungo aholkularitzetan ondoko material eta baliabideak aurkituko ditugu aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren barne:

 √Errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen dutenak euskaraz egiteko prestatuta daude.

 √Zerbitzua eskaintzen dutenek Hemen errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu mahai-gainekoa jarriko dute bezeroen bistan, eta zerbitzua eskaintzen ez dutenek Errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu testua idatzita duena.

 √Herritarren eskura Errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko oinarrizko hiztegia jarriko dute.

 √Kanpainarako propio sortutako kartela jarriko dute bezeroen bistan, %35ekoa lortzeko erronka jasotzen duena.

 Kartel horiek herriko beste hainbat tokitan ere jarriko dituzte, eta Udalak bandoa ere zabalduko du herrian. Bandoan, nahiz kanpainari buruz zabaldutako gainontzeko informazioetan, hainbat arrazoi eman dituzte errenta aitorpena euskaraz egiteko, eta, honenbestez, euskaraz bizitzea aukeratzeko:

 √Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugu gure hizkuntza.

 √Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu gara euskarari dagokionean.

 √Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugu euskaldunok.

 √Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugu 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.