Hasiera » 2015 » apirila

Hilabeteko artxiboak: apirila 2015


UEMAko udalen eta herritarren artean ARGIA sustatzeko kanpaina abian

Hitzarmena sinatu dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta ARGIAk. Helburua herritarren artean euskarazko hedabideen irakurzaletasuna indartzea eta ARGIA herritarren artean ezagutaraztea da. Horretarako, UEMAn dauden udalerrietan euskarazko prentsaren presentzia sustatzeko elkarlana abiatuko dugu.
Irakurri osorik »

ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde

Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak komunikazio protokolo bat jarri zuten iaz martxan, euskararen arnasguneetan hedabideetako kazetariek elkarrizketatuei erdaraz egiteko ez eskatzea helburu. ETB2 kateari erreferentzia eginez, bereziki. Urola Kosta eskualdeko ordezkariak batu zitzaizkien gero. Eta orain, kultura eta kirol arloko pertsona ezagunek ekima Euskal Herri osora zabaldu nahi dute.
Irakurri osorik »

Euskaraz egindako errenta aitorpenak %35era iristeko erronka bota diete oiartzuarrei

Diru kontuak ere euskaraz egiteko deia egin dute Udalak, Ttur-tturrek eta finantza erakundeetako ordezkariek. Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi da eta ekainaren 25ean bukatuko da. Aurten ere Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei, herriko finantza erakunde eta ahokularitzen babesarekin. Baietz %35! Aukeratu euskaraz bizitzea! leloa aukeratu dute aurtengo kanpainarako, oraindik ere asko direlako euskaraz jakin arren diru kontuak gaztelaniaz egiten dituzten oiartzuarrak.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.