Hainbat udalek jaso dituzte Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren helegiteak, besteak beste, aktak euskaraz bidaltzeagatik. Orain urrats berri bat eman du Urkijok. Eta badirudi udalen egunerokoan egiten hari den esku-hartzeak ez duela mugarik. Lehen aldiz, helegitea ezarri du udaleko euskara plana euskaraz bidaltzeagatik. Jokabide hau mantenduz gero, udal ugarik jaso dezakete.
UEMAk iragarri zuen, Mankomunitateko kide diren udalen jarduna babestu ezean, udalen euskalduntzean egindako bidean atzerakada nabarmena gerta zitekeela. Horregatik, kanpo esku hartzeen aurrean bat eginda erantzun dute UEMAko udalek. Eta akten auzian esaterako, helegiteak jaso dituzten hainbat udalek beren jarduna mantendu eta helegiteei aurre egiteko erabakia hartu zuten.
Hainbat erakunde eta eragileren babesa izan du euskaraz aritzeko erabakiak. Jaurlaritzak adibidez, legezkotzat jo du udaletako aktak euskaraz bidaltzea eta hainbat udalek dituzten auzietan pertsonatu da. Euskararen Erakundeen kontseiluak berriz, Manifestazioa deitu zuen aipatu udalei babesa adierazi eta euskararen aurkako erasoak salatzeko. Eta ekimen horren bitartez milaka herritarrek babestu zuten UEMAren jarduna.