Busturialdeko Hitzak elkarrizketa egin dio Pernan Basterretxeari EHEko kideari. Basterretxearen adierazi du Genika-Lumo UEMAn sartzeko bidea egin nahi dutela. Horretarako, herritarrak inplikatu nahi dituzte eta “herritarrak eurak izan daitezela Udalari herria Ueman sartzeko eskaera egingo diotenak.”
Zerta datza esku artean duzuen kanpaina?
Sentsibilizazio kanpaina bat da, herritarrei ezagutzera emateko Uema zer den eta Uema barruan zenbat herri dauden. Horrez gain, Uemaren baitan izateak euskalduntze prozesuan zer suposatzen duen eta Gernika-Lumori zer suposatuko liokeen ere azaldu gura dugu. Horretan datza orain eskua artean dugun dinamikak. Azken finean, gure helburua da Gernika-Lumo ere Uema barruan sartzea.
Baldintzarik ba al dago horretarako?
Uema barruan sartzeko baldintzetako bat da biztanle denetatik kopuru zehatz bat (%70 gutxienez) euskaldunak izatea, eta Gernika-Lumok betetzen du baldintza hori. Uemarekin eta Uemako teknikariekin kontrastatu dugun datua da. Beraz, gure herria ere Uema barruan izateko baldintzak ditu, eta hori zabaldu gura dugu.
Horretarako, zein pauso eman dituzue?
Kanpaina herrira zabaltzeko erakusketa bat antolatu genuen orain hilabte batzuk, Astran. Orain, Uemaren irudia eta azalpen labur bat duten kartelak ari gara zabaltzen, herritarrengana apurka-apurka heltzeko. Sentsibilizazioa da orain landu gura duguna.