Hasiera » 2015 » otsaila

Hilabeteko artxiboak: otsaila 2015


Bai, oztopoak gainditzerik badago

Paul Bilbaok, Kontseiluaren idazkari nagusiak, idatzitako iritzi artikulua plazaratu du, gaur, Berria egunkariak. Euskaraldunoi ezartzen dizkiguten oztopoei elkarlanean aurre egiteko deia egin du Bilbaok. "Zalantzarik ez dut denok batera joko bagenu, nahikoa indar izango genukeela oztopo horiei edota horiek baino gogorragoei aurre egiteko." Bide horretan, Donostiako manifestazioaren garrantzia ere azpimarratu du. "Larunbatean lehen urratsa emango dugu, eta oztopo horiei aurre eginez euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu."
Irakurri osorik »

Nafarroako euskalgintzak otsailaren 28ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu da. Besteak beste, agerraldian parte hartu dute Eneka Maiz UEMAko zuzendaritzako kideak eta Garbiñe Elizegi Baztango alkateak. Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatu dituzte. Bereziki Baztanen gertatutakoa salatu nahi izan dute.
Irakurri osorik »

Zumaiako hitzaldi zikloa otsailaren 25ean hasiko da

'Euskara, bestela ez gara' IV. hitzaldi zikloa hilaren 18an hastekoa bazen ere, halabeharrez atzeratu egin da, eta datorren hastean asteazkenean hasiko da Josu Waliñoren hitzaldiarekin. Izan ere, Zumaian izatekoa zen Iñaki Iurrebasoren osasun arazoak medio, hitzaldia atzeratu egingo da martxoaren 17ra.
Irakurri osorik »

Arnasguneak: balioa eman, hausnartu eta erabaki

Azken egunetan, argitara eman diren hainbat azterketen inguruan iritzia plazaratu du Maren Belastegi, UEMAko lehendakaraiak. "Bi hitzetan esateko, gunerik erdaldunenetan aurreratu da gehien; euskararen arnasguneetan, berriz, atzerakada gertatu da. Gune erdaldunetan euskararen ezagutzak gora egin du, erabilerak ez horrenbeste. Eremu euskaldunean ezagutza jaitsi egin da, eta erabilera are gehiago."
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.