Hasiera » 2014 (Orrialdea 4)

Urteko artxiboak: 2014


Zarauztarrek hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu diote Osakidetzari

Herritar ugari bildu dira euskarazko zerbitzuak lortzeko osasun etxe aurrean egindako protesta ekitaldira. Hainbat eragilek bat egin dute EHEren deialdiarekin; Zarauzko AEKk, Zarauzko Ikastolak, Urola Kostako LABek, ELAk, , Xakela asanbladak, Arrio Irratiak, Etxebeltz bertso eskolak, Motxian bertso eskolak, Gurutxurtuk, Sorginak taldeak, Halgi dantza taldeak, Sortuk, Ernaik, Zarauzko Udalak eta UEMAk.
Irakurri osorik »

Mediku euskalduna eskatzeko bilera egin dute UEMAk eta Zarauzko Udalak Osakidetzako arduradunekin

UEMA eta Zarauzko udaleko ordezkariak atzo batzartu ziren Osakidetzako Gipuzkoa eskualdeko pertsonal buruarekin eta erizainen zuzendariarekin. Bileran euskaraz ez dakiten Zarauzko mediku eta erizainaren afera gainditzeko neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu zieten. Larunbatean kontzentrazioa egingo da EHEk deituta hainbat eragileren babesarekin.
Irakurri osorik »

Hitano ikastaroa, Bergarako hikaz egin nahi badon/k

Bergarako hikaz berba egiten ikasteko ikastaro aproposa antolatu da. Euskeraz berba egiten jakin eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozeinentzat da egokia.
Irakurri osorik »

Berako liburuzain lanpostuko deialdia errepikatu beharko du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Auzitegi Gorenak hala ebatzita

Berako Udalak eta UEMAk balorazio gazi-gozoa egiten dute, sententziak arrazoia emanda ere, ez baitu bermatzen euskara derrigorrezkoa izatea.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.