Urteko artxiboak: 2014
Euskara gure altxorra da
UEMAren bitartez, arnasguneen buruzko tailerrak egin dituzte Azpeitiko Urola Ikastolan. UEMA eta Urola ikastolak ala adostuta, DBH4 mailako 100 ikasle inguruk parte hartuko dute tailerretan. Lau taldetan banatuta, bi orduko bina saio egingo dituzte. Lehen bi taldeekin egin beharreko lan saioak amaituta pozik agertu dira, bai ikasleak, baita UEMAko ordezkariak ere.
Irakurri osorik »
Zumarragako ospitaleko erresonantzia unitate berrian euskaraz aritzeko eskatu du UEMAk
Zumarragako ospitalean erresonantzia unitate berria eratuko da. UEMAk eta hainbat udalek herritarrek euskaraz artatuak izateko daukaten eskubidea bermatzeko eskatu dute. Eta ama hizkuntza euskara duten, edo euskara lehenetsi duten pazienteen erresonantzien txostenak euskaraz idatzita eskaintzea.
Irakurri osorik »
Bermeon, urtean zehar egindako lanari bultzada berezia eman nahi diote euskararen egunaren bueltako ekintzen bitartez
Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Bermeoko Udaleko Euskara Sailak. Egitarau zabal honen berri eman dute Josu Unanue alkateorde eta Euskara Saileko zinegotziak, Aitziber Gabikaetxebarria Udaleko Euskara teknikariak Amaia Astobiza Elhuyarko teknikariak prentsa agerraldian.
Irakurri osorik »
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte, Zumaian
Euskararen Aholku batzordeak bultzatuta eta herriko hainbat talderen laguntzarekin, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, ipuin kontaketa, poesia emanaldia…
Irakurri osorik »