Urteko artxiboak: 2014
Patxi Baztarrika: “Zeharkako kudeaketaren bitartez eskaintzen diren zerbitzu publikoetan, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu behar dira kontratazio administratiboen bitartez”
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Saiburuordeak El Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenetan, gogora ekarri du administrazio guztiak, baita Estatuko administrazioa bera ere, behartuta daudela herritarren hizkuntza eskubideak babestera.
Irakurri osorik »
Larunbatean jendetza bildu zen euskararen alde, Iruñean
Antolatzaileen arabera 10.000 pertsonak hartu zuten parte "Gurea lingua navarrorum-a!" lelopean egindako manifestazioan. Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiaren arabera, "egungo hizkuntza politikak euskara desagerrarazi nahi du". Horregatik, denon artean "baldintza berriak sortu behar” direla azpimarratu zuen Bilbaok. “Nafarroan eman beharreko aldaketan agertoki berria eraiki behar dugu, non euskaraz bizitzea aldarria izatetik errealitate bihurtuko den".
Irakurri osorik »
Garbiñe Elizegi: “Baztango Udalak Elizondoko Oinarrizko Osasun arloko zuzendaritzari elkarlanean aritzeko proposamena luzatu dio eta erantzunaren zain gaude”
Prentsa agerraldia egin dute Baztanen ‘Mediku eskualduna nahi dut’ kanpainaren orain artioko emaitzak baloratu eta hemendik aitzina Baztango Udalaren ekimenak aurkezteko. Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, Maitane Maritorena Baztango Euskara eta Kultura zinegotzia eta Jon Abril UEMAko Zuzendaritza batzordeko kideak eman dituzte azalpenak. Lau astetan 65 eskaera bildu dira familia-medikuntza eta pediatria ez ezik ginekologia zerbitzua eta osasun zerbitzu oro ere euskaraz izateko
Irakurri osorik »
Kontseiluko zuzendaritzak Estatu espainiarraren esku-hartzeen aurrean herritarrei erantzuteko deia egin die
Kontseiluko zuzendaritzak gogor gaitzetsi du Espainiako Estatuak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariaren, Carlos Urkixoren bitartez azken hilabeteotan hizkuntza-politikaren arloan egindako esku-hartzeak. Horrekin batera, urgentziazko harreman fase bat zabalduko du alderdi zein instituzioekin diagnostikoa partekatzeko.
Irakurri osorik »