Urteko artxiboak: 2014
Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa jarri dute abian, Oiartzunen
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker egingo da kanpaina. Merkatari eta ostalariak euren zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi dituzte, eta herritarrei ere dei egin diete laguntza emateko. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaratzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diete merkatari eta ostalariei, gutun bidez.
Irakurri osorik »
Mugak hausten
Atzo hasita, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Udaltop Soziolinguistika jardunaldia burutzen ari dira bi egunez. Herri erakundeen barruan euskararen erabilera zabaldu, eta, aldi berean, trinkotzeko eratzen diren planen berrikuntzan murgildu dira parte hartzaileak. Gaurko saioan, Imanol Haro, UEMAko euskara teknikariak, hizkuntza politikaren mugak, UEMAk udalen euskalduntzean egindako lana eta etorkizunerako erronkak izan ditu hizpide.
Irakurri osorik »
Munduko udalerri euskaldunenak ezagutu eta arnasguneez ikasteko ekarpen interesgarria egin du Tribuaren Berbak saioak
Lea Artibai da Euskal Herriko eskualderik euskaldunena. 5.000 biztanletik gora dituzten herrien artean berriz, Azpeitian erabiltzen da gehien euskara. Telebistako saioak, herri euskaldunetan euskararen erabilerari dagokion argazkia jaso du. Eta arnasguneen inguruan egindako azterketa guztiek erakutsi duten moduan, ikusi da euskararen arnasguneetan atzeraldia gertatzen ari dela. Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak, arnasguneak sendotzeko hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatu beharra azpimarratu du.
Irakurri osorik »
Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, arnasguneei buruz ariko da gaur ETB1eko Tribuaren Berbak saioan
"Tribuaren Berbak" gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en. Munduko herririk euskaldunenak deituriko programan euskararen arnasguneak izango dituzte aztergai. Eta besteak beste, Jon Aizpuru Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kidea, Xabier Bengoetxea euskara teknikaria eta Maren Belastegi UEMAko lehendakariak gaiaren
inguruan duten ikuspegiaren berri emango du saioak.
Irakurri osorik »