Hasiera » 2014 (Orrialdea 21)

Urteko artxiboak: 2014


Adunako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia egin dute

Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, gonbidapena egiteaz gain, hainbat hausnarketa partekatu dituzte. Zehazki, arnasguneen garrantzia eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatu nahi izan dituzte. "Ezinbestekoa iruditzen zaigu arnasguneak sendotzeari begirako lana, eta, horretarako, dauden hutsuneen zergatiei erreparatzea eta hutsuneak dauden eremu horietan eragiteko lanei ekitea".
Irakurri osorik »

“Bermeon futbola oinarritik euskaraz” programak emaitza oso positiboak lortu ditu

Prentsaurrekoan, Koikili Lertxundi, Itzarri enpresaren ordezkaria, Josu Unanue Bermeoko alkateordea eta Euskara zinegotzia, Irune Ormaetxea, Bermeoko Udaleko Kirol zinegotzia, Maite Alvarez Udaleko Euskara teknikaria eta Juan Mari Abio Bermeoko Futbol taldeko lehendakaria egon dira.
Irakurri osorik »

Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua eta kanta aurkeztu dituzte

Agerraldian izan dira Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, Ibai Iriarte, Tolosako alkatea, kantuaren egile diren Emon musika taldeko Eneko Longarte eta Amets Arzallus. Horiez gain, Irrien Lagunen klubeko Ane piratak eta Tolosaldeako hainbat eragiletako ordezkariek han egon nahi izan dute: Tolosako Galtzaundi euskara elkartea, KrikiƱo aisialdi taldea, Tolosa Kantari, Udaberri dantza taldea, Lizardi elkartea eta Ibarrako Gaztetxea.
Irakurri osorik »

Euskara sustatzeko aurreikusitako diru-laguntzak banatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

UEMAko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko, IKA eta AEK euskaltegietako eta beste hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten, atzo, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Euskarabideako zuzendari Maximino Gomezek Hezkuntza batzordean egindako agerraldiaren harira. Nafarroako Gobernuak euskara eremu guztietatik desagerrarazi nahi duela salatu zuten.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.