Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-dinamiken arteko harreman estu bezain ahaztuaz hausnartu genuen I.Jardunaldian pasa den urtarrilean. Hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarri horretan gehiago sakontzeko asmoarekin antolatu dugu Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldia 2015ean. Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dute, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.
Oraingoan, lurralde-antolakuntzan hizkuntza-irizpideak txertatzeko erronka eta tresna zehatzei buruz jardungo dugu. Arkitektura juridiko berri baten beharra dugulako, pertsonaltasun-printzipiotik lurraldetasun-printzipiora salto egin eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak inoiz baino beharrezkoago ditugulako.
- Ikusi egitaraua: Lurraldea eta Hizkuntza. Tresnak & Erronkak.
- Donostian, 2015eko otsailaren 5ean eta 6an.
- UPV/EHUren Carlos Santamaria zentruan.
Oharrak:
- Matrikula doan da baina aurretik izena eman behar da: www.ueu.eus/jardunaldiak
- Izen emate epea irekita otsailaren 4a arte.
- Otsailaren 5ean elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, aurretik eman behar da izena, ikusi argibideak web gunean.