Hasiera » komunikazioa » Euskararen arnasguneak sendotzeko lanean

Euskararen arnasguneak sendotzeko lanean

UEMAk 100.000 berripaper banatuko ditu etxez etxe, datozen egunetan. Zortzi orriko berripaperaren bitartez, Mankomunitatearen lorpenak herriratzeaz gain, aurrera begira dituen erronkak ere jendarteratu nahi ditu UEMAK.

Berripaperean, Maren Belastegi UEMAko lehendakariari eskainitako elkarrizketak jaso du tarterik zabalena.  Bertan, Belastegik, udalerri euskaldunek eta euskararen arnasguneek daukaten “garrantzia” azpimarratu nahi izan du. “Udalerri euskaldunei teorian onartzen zaien garrantzia praktikara eramateko unean gaude. Euskararen arnasguneek politika bereziak behar dituzte.” Eta horregatik, UEMAk politika “ausartak” bultzatuko ditu Belastegiren arabera.

Administrazioa euskalduntzen egindako ahalegina eta emandako aurrerapausoak ere ikus daitezke berripaperean. “Diagnostikoen bidez, UEMAk sailkatu egin du Mankomunitateko udal bakoitza. Datuek erakusten dute, oro har, UEMAko udalak oso maila onean daudela euskararen erabilerari dagokionean.”

Deskargatu berripapera

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.