Hasiera » udalerriak » Bergarako hizkuntza paisaia euskalduntzeko Idazlaguna programa jarri dute martxan

Bergarako hizkuntza paisaia euskalduntzeko Idazlaguna programa jarri dute martxan

bergaraAtzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin zuten Idazlaguna programaren aurkezpena.  Hainbat merkatarik hizkuntza egoki erabiltzeko laguntza eskatu dute, eta horretarako hizkuntza ondo menperatzen duten boluntario sare handi bat lortu nahi dute. Idazlaguna deitzen diete boluntario hauei.

Denda, jatetxe, taberna eta abarreko kolaborazioarekin hizkuntza paisaia euskalduntzea bultzatzen du. Bedelkarreko bazkideei aurkeztu zaie proiektu hau eta, gehiengoak, oso ondo hartu du, dagoeneko 127 komertzio agertu dira bertan parte hartzeko prest.

Helburuekin ados  egonda ere, hainbat merkatarik, gaitasun falta adieraziz,  hizkuntza egoki erabiltzeko laguntza eskatu dute, eta horretarako hizkuntza ondo menperatzen duten boluntario sare handi bat lortzea nahi da. Idazlaguna deitzen diegu boluntario hauei.

Boluntario kanpaina hasi denetik  55 pertsonek eman dute izena. Erronka 100 idazlagun lortzea da, idazlagun izatea nahi izanez gero eman izena hemen klik eginda.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.