Hasiera » arnasguneak » Euskara gure altxorra da

Euskara gure altxorra da

IMG-20141202-WA0011

UEMAren bitartez, arnasguneei buruzko tailerrak egin dituzte Azpeitiko Urola Ikastolan. UEMA eta Urola ikastolak ala adostuta, DBH4 mailako 100 ikasle inguruk parte hartuko dute tailerretan. Lau taldetan banatuta, bi orduko bina saio egingo dituzte. Lehen bi taldeekin egin beharreko lan saioak amaituta pozik agertu dira, bai ikasleak, baita UEMAko ordezkariak ere.

UEMAko teknikariek gidatuta euskararen eta arnasguneen inguruan hausnartzen aritu dira ikasleak. Hainbat ondorio atera dituzte, eta euskara sustatzeko konpromiso zehatzak ere hartu nahi izan dituzte gazteek. Honako hau da UEMAren webgunean ipini eta sare sozialen bitartez zabaltzeko igorri diguten idatzia.

Gu DBH4ko ikasleak gara. Azpeitiko Urola ikastolako ikasleak gara eta arnasguneei buruzko tailer bat jaso dugu. Arnasgune puruenean bizi garen gazteak garenez gero, hau da gure iritzia:

Euskara gure altxorra da eta gure ondorengoek erabil dezaten mantentzen saiatu behar gara.

Horretarako, herritar, gisa, badira egin ditzakegun hainbat gauza. Hala nola; leku publikoetan lehen hitza euskaraz esan, lagun artean euskarazko esamoldeak erabili eta “euskañola” baztertu, aldizkariak, liburuak etab. euskaraz irakurri.

Gauza hauek guztiak eginda ere, babes politikoa jasotzen ez badugu ezingo du aurrera egin euskaldun guztiok nahi dugun herri euskaldunak. Izan ere, zoritxarrez (garrantzi handia du udalak ematen dion babesak euskarari) ez dugu nahi dugun babesa jasotzen alderdi poltiikoen aldetik eta honek aldatu egin behar du.

UEMA-ri txalotzen diogu egin duen lan guztia.  

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.