Hasiera » hizkuntza politika » Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina egingo dute Bortzirietan

Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina egingo dute Bortzirietan

osasungintzabortziriak1UEMA eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bultzatuta, medikua eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da. Osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu egitasmo honek. Zehazki, familia-medikua edota pediatra erdaldunak dauden herrietan profesional euskaldunak bermatzea. Kanpainaren antolatzaileen esanetan “kanpainaren asmoa ez da, inondik inora, Bortzirietako osasun zentroetako langileen kontra egitea, haiek euskarazko zerbitzua eskaintzea/euskaraz jakitea baizik, baina momentu honetan hizkuntza eskakizunik ez dutenez, egoera horri irtenbidea ematea lortu nahi da. Horretarako plantilla organikoan behar diren aldaketak egin ditzaten eskatu nahi da kanpaina honen bidez”.

Eneka Maiz UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideak esan duenez “Nafarroako eremu euskaldunean osasungintzako lanpostuen %72ak ez dauka hizkuntza eskakizunik, eta horrela, ia ezinezkoa da osasun arloan euskarazko zerbitzua jasotzea”. Nafarroako UEMAko 14 udalerrietan dauden 8 pediatratik lauri bakarrik eskatzen zaie euskaraz jakitea.

Bortzirietan hasiko den kanpainaren antzekoak egin dituzte Baztanen eta Leitzaldean. Hurrenez hurren, 65 eta 171 eskaera jaso zituzten eskualde bakoitzean.

Non eta nola egin eskaera

Kanpainaren berri emateko banatu den eskuorrian jasota dago beharrezko informazioa. Mediku eta pediatra euskalduna nahi dutenek eskaera orri ofizial bat bete beharko du. Hura eskuratzeko hainbat bide dituzte: herrietako euskara batzordeko kideek eskuz esku banatuko dituzte ale batzuk, horiez gain ikastetxeetan, Herriko Etxeetan, Lesakako Osasun zentroan edo Lesakako ferietan lortu ahako dira eskaera orriak.

Behin eskaera orria jasota bete egin behar da eskatzailearen izen-abizenak emanez eta zer eskatu nahi duen azalduz. Eskaera orria bete ondoren, sinatu eta eskaera orria jasotako leku berean utziko beharko dute kanpainarekin bat egiten duten herritarrek. Azaroaren 17tik 30era bitartean izango da eskaera orriak betetzeko epea.

Nafarroako Gobernuari eskaera formala egingo zaio herritarren eskaerak kontutan hartu ditzan eta euskarazko zerbitzua bermatzeko plantilla organikoan beharrezko aldaketak egin ditzan.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.