Hasiera » udalerriak » Orioko Udalak “Euskaraz bizi-bizi” jardunaldia antolatu du, azaroan

Orioko Udalak “Euskaraz bizi-bizi” jardunaldia antolatu du, azaroan

Orioko Udaleko Euskara batzordeak ‘Euskaraz bizi-bizi’ jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan. Udalak bi urte daramatza ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten. Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.

Ez da aurreneko aldia Orion horrelako jardunaldi bat antolatzen dela: 2011ko otsailean ‘Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu’ jardunaldia antolatu zuen Euskara batzordeak. Jardunaldi haren ondorio nagusietako bat izan zen nahitaezkoa dugula, gaur egungo Orion, herritarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dezaten. Bide horretan sakontzeko antolatu du Euskara batzordeak aurtengo jardunaldia.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

Azaroak 5, asteazkena

Pello Jauregiren hitzaldia: ‘Portaeratik jarrerara: hizkuntza aldaketaren gakoak’

Aurkezle: Jon Agirresarobe

Orioko Salatxo aretoan, 19:00etan.

Azaroak 10, astelehena

‘Euskara, ospeletik eguterara’ bideoa + hitzaldia.

Hizlari: Dabid Anaut

Aurkezle: Jabier Zabaleta

Orioko kultur etxean, 19:00etan

Azaroaren 10etik 23ra

‘Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria’ erakusketa

Orioko kultur etxean, goiz eta arratsaldez zabalik

Azaroak 12, asteazkena

Mahai-ingurua: ‘Nola aktibatu hiztunak?’

Parte-hartzaileak: Zigor Etxeburua, GFAko euskara zuzendaria; HPSko ordezkaria; eta Jokin Murua, Gabiriako zinegotzia

Aurkezle: Jabier Zabaleta

Salatxo aretoan, 19:00etan

Azaroak 19, asteazkena

Mahai-ingurua: ‘Nola ikusten gaituzte arnasguneetan bizi ez diren euskaldunek?’

Parte-hartzaileak: Fredi Paia, Maite Inda eta Asier Lafuente

Aurkezle: Jon Agirresarobe

Orioko Salatxo aretoan, 19:00etan

Azaroak 26, asteazkena

Mahai-ingurua: ‘Orion zer egin dezakegu hiztunak aktibatzeko?’

Herriko eragileen arteko solasa

Orioko Salatxo aretoan, 19:00etan

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.